Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

02/01/19

noticia

Bilbao AS FABRIK proiektuak 12 enpresa eta 120 profesional barne hartzen ditu 2018 4.0 Industrian

  • Bilbao As Fabrik Bilboko Udalak sustatzen eta zuzentzen duen hiri-proiektu bat da, eta finantzaketarako Europako Batzordearen laguntza jasotzen du Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsen bitartez, UIA (Urban Innovative Actions) proiektu gisa hautatua izan ostean.
  • Udalak Bilbao Ekintza udal-entitatearen bitartez hartzen du parte ekimenean, baina, beste bazkide estrategiko batzuk ere baditu, hala nola Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, MIK, Orkestra, GAIA, IDOM eta EKIN. Horrek agerian uzten du lankidetza publiko-pribatua zein garrantzitsua den hiriko etorkizun ekonomiko lehiakor eta jasangarriari laguntzen dioten ekimen handiak bultzatzeko orduan.

 

Bilbao As Fabrik proiektuaren helburua da 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuak sustatzea Zorrotzaurre ekosistema berritzaile gisa egonkortzeari begira, eta orain ari da lehenengo emaitzak erdiesten.

Aurten, 2018. urtean, 4.0 industrian aplikatzeko teknologia-sektoreari lotuta dauden 12 start-up sartu ditu tartean Bilboko Udalaren proiektuak, eta, gainera, proiektuko mentoring-prozesu baten laguntza jasotzen dute. Aurten, halaber, 120 profesional baino gehiago aritu dira Bilbao As Fabrikek sektorearen ezagutza indartzeko eskaintzen dituen adituentzako ikastaroetan. Bestalde, hurrengo hilabeteetan Zorrotzaurren Beta II eraikina zaharberritzeko obrak hasiko dira.

 

ETORKIZUNEKO ESTRATEGIA BATEN ALDEKO APUSTU PUBLIKO-PRIBATUA

Bilbao As Fabrik proiektuan, guztira, 5.800.000 euroko aurrekontua dago. Europako Batzordeak kopuru osoaren % 80 lagundu du diruz; hau da, udalak garapen ekonomikoarekin, aberastasuna sortzearekin eta kalitate oneko enpleguarekin duen konpromisoa babesten duen nazioarteko beste berme bat dugu.

Bilbao As Fabrik ekimenari esker, negozio digitaletarako ideien haztegi bat izango da Zorrotzaurre, eta, aldi berean, 4.0 industriari lotutako etorkizuneko inbertsioak iristeko motorra ere izango da. AS Fabrik Bilbaoren xedea da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre ekosistema berritzaile gisa egonkortzea, zeina erreferentzia izango den 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen esparruan.

Bilbao As Fabrik Bilboko Udalak sustatzen eta zuzentzen duen hiri-proiektu bat da, eta finantzaketarako Europako Batzordearen laguntza jasotzen du Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsen bitartez, UIA (Urban Innovative Actions) proiektu gisa hautatua izan ostean. Udalak Bilbao Ekintza udal-entitatearen bitartez hartzen du parte ekimenean, baina, beste bazkide estrategiko batzuk ere baditu, hala nola Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, MIK, Orkestra, GAIA, IDOM eta EKIN. Horrek agerian uzten du lankidetza publiko-pribatua zein garrantzitsua den hiriko etorkizun ekonomiko lehiakor eta jasangarriari laguntzen dioten ekimen handiak bultzatzeko orduan.

 

BILBAO AS FABRIK, LAU JARDUKETA GARRANTZITSU

Beta II eraikinean dagoen Bilbao As Fabrken egoitzatik, lau jarduketa garrantzitsu koordinatzen dira:

  • Unibertsitateko ikasleei, pertsona ekintzaileei eta profesionalei zuzendutako prestakuntza-programak, ekonomia digitalean 4.0 industriako erronkei aurre egitea xede dutenak.
  • Alor publiko eta pribatuko eragile edo interes-talde nagusien artean networking-ekintzak gauzatzea, industria-sektoreko oraingo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko bideragarria nahiz eraginkorra den estrategia bakarra koordinatze aldera.
  • Bilbon egoitza duten start-up direlakoen merkaturatzea bultzatzeko eta errazteko proposamenak, 4.0 industriak nazioartean kokatzeko eskatzen duen ezagutzari, espezializazioari eta teknologiari lotutakoak.
  • Ideien laborategi eta behatoki bat abiaraztea, non alor teknologiko, 4.0 industriako eta ekonomia digitaleko joerak aztertuko diren tokiko enpresek aurre egin behar dituzten erronkak identifikatzeko eta erronka horietarako irtenbide berritzaileak proposatzeko.

 

ZORROTZAURE, AUKEREN EREMUA

Zorrotzaurreko uhartea inbertsioak erakartzeko eta aukeretarako eremu gisa eraikiko da, eta, horrela, garapen ekonomikoa sustatuko da. Zorrotzaurreko uhartearen garapen-plana Bilboko hiri-berroneratzea erdiesteko azken operazioa da. Era berean, proiektu integral eta jasangarri bat dugu, zeinaren bitartez industria-barruti zahar bat barruti teknologiko bati lotutako eremu berri batekin konektatzen den. Bertan, honako hauek ditu: etxebizitza irisgarriak, enpresak ezartzeko eremu ez kutsatzaileak, askotariko gizarte- zein kultura-ekipamendu eta -tresnak eta aisialdirako eremu asko. Zorrotzaurre, halaber, anbizio handiko Hiri Garapen Jasangarri eta Integraturako Estrategia bat ezartzeko agertokia da. Hain zuzen ere, Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsak finantzatu du.


info+:
https://www.uia-initiative.eu/en/uia-cities/bilbao

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.

17/04/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa

16/04/2024

noticia

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez

BIND SME Connection laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia Arabako Parkeko auditorioan egingo da maiatzaren 14an