Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

16/01/19

noticia

SmartBreakfast proiektuak etorkizuneko gosaria sortu du

 

SmartBreakfast EIT Food nazioarteko partzuergoaren barruan kokatzen den proiektu bat da

 

Gosaria oso otordu garrantzitsua da dieta orekatu bat izateko, egunero kontsumitzen dugun energiaren %15-%20 eman behar ligukeelako. Halere, berau da gutxien zaintzen dugun otordua, elikagai ez osasuntsuak jaten ditugulako edo baraurik irteten garelako etxetik. SmartBreakfast proiektuaren helburua da gosaria hobetzeko alternatiba osasuntsu eta berritzaile bat eskaintzea etxetresna elektroniko adimendunak erabiliz.

 

Ekimena hiru gailu teknologiko hauetan oinarritzen da: elikagaiak inprimatzeko 3D inprimagailu bat, hutsean egosteko sistema bat, smartphone bidez kontrolatua, eta opil txikiak egiteko makina bat, kafe kapsulen antzeko nahasketa kapsulatuak darabiltzana. SmartBreakfast partzuergora biltzen dira gailu horiek sortu dituzten hiru startupak, hau da, Natural Machines, Eskesso eta Flatev enpresak, eta baita ere okintzarako osagaiak egiten dituen Puratos multinazionala eta AZTI-Tecnalia teknologi zentroa, elikadura arloko berrikuntzako aditu gisa parte hartzen duena.

 

Proiektu honek hiru teknologiak uztartu ditu eta gosarirako produktuak egiteko formulazioak garatu ditu, baldintza nutrizional zehatz batzuk betetzen dituzten elikagai konbinazioak eginaz. Lantaldeak hutseko egosketa erabiltzen du 3D inprimagailuan sartzen diren osagaiak egiteko. Hala, makinak elkarrekin konbina ditzake, adibidez, olo orea, fruta, arrautzak edo fruitu lehorrak errezeta bat sortzeko. Ondoren, aukeratutako gosaria inprimatu egiten da opil txikien gainean, hauek ere osagai osasuntsuekin prestatuak.

 

“Hiru ekipoak konbinatuz eta lehenagotik zehaztu eta pertsonalizatutako profil nutrizional bati esker lortzen dugu gosari zaporetsua, osagai freskoekin egina, azkar prestatzen dena eta osasuntsua” azaldu du AZTIko elikadura arloko teknologietako aditu Clara Talens-ek,  “ekipo bakoitza lainora konektatzen denez, kontsumitzaileak bere elikadura ohiturak ezagutu ditzake eta aldatu ere bai beharrezkoa bada”.

 

SmartBreakfast proiektuak hainbat prototipo egin zituen 2018an Espainian, Ingalaterran eta Alemanian eta 300dik gora kontsumitzailerekin probatu zituen produktuak. Emaitzak onak izan direnez, B2Bn oinarritutako bideragarritasun azterketa bat egin dute hiru gailuentzat. “Ekipoak garestiak dira kontsumitzaileentzat, baina uste dugu erabil daitekeela hoteletan, ikastetxeetan edo, adibidez, zaharren egoitzetan” azaldu du Clara Talens-ek, “gainera, gosariaren fabrikazioa automatizatzen badugu, giza-baliabideak libre egongo dira pertsonei arreta emateko, horixe baita beren zeregin garrantzitsuena”.

 

50 enpresa, unibertsitate eta ikerketa-zentrok osatutako EIT Food nazioarteko partzuergoaren barruan garatu da proiektu hau. Plataforma horren helburua da proiektu, produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzen laguntzea, ohitura osasuntsuagoak zabaltzeko eta elikadura sektorea bultzatzeko.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.