Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

21/01/19

noticia

SDV Elkarteak 2019 Sarietarako deialdia egin du

José Mª Sainz de Vicuñak eta bere familiak sortu zuten 2018an Donostian SDV Elkartea. SDV irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, helburutzat duena marketinarekiko eta planifikazioarekiko interesa piztea eta marketinaren eta planifikazioaren garapena eta profesionalizazioa saritzea.

Ekimen horren bidez, “Sainz de Vicuña – Bravo” familiak “gizarteari bueltatu nahi dio gizarteak familiari emandako guztiaren zati bat”. Hala, asmoa da “José Mª Sainz de Vicuñak –lehiaketaren sustatzaile eta presidenteak- jasotakoaren zati bat itzultzea marketinaren eta planifikazioaren sustapenari”.

SDV Elkartearen helburua da gizarte hobe bat eraikitzen laguntzea, “beren beregi sarituz marketinaren planifikazioan edota planifikazio estrategikoan profesionaltasun handiz diharduten pertsonak”. Horretarako deitu ditu “Enpresa Planifikazioko Bikaintasunaren Sariak” Marketin, Estrategia eta Negozio kategorietan.

Deialdi honetan parte har dezakete:

  • Negozio-eredu arrazoizko, errepikagarri eta errentagarri bat bilatzen duten startupetako ekintzaileek, edo Merkataritza Erregistroaren, finantza-balantzeen, langileen edo beste bitarteko baten bidez mikro-enpresa direla frogatzen duten enpresek.
  • Unibertsitate edota Business School batean ADE graduko (Marketin edota Estrategia Espezialitatea) prestakuntza edo gradu-ondokoa (MBA edota Marketin edota Estrategia espezialitateetako doktoretza tesia) egiten ari direla frogatzen duten ikasleek.

Nolanahi ere, komeni da interesatutako pertsona guztiek ongi ezagutu ditzatela lehiaketaren oinarriak, webgune honetan kontsulta ditzaketenak:

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”

BIND Govtech-en bidez, Wozak berrikuntza-proiektu bat egin zuen EVE sozietate publikoarekin, eta horrek barne-prozesuak, -estrategiak eta -metodologiak hobetzeko balio izan dio.