Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

05/02/19

noticia

Arkikus enpresak iraganerako leiho bat ireki du errealitate birtualaren bitartez

 

Bere Santa Catalina aplikazioa finalista izan da Fitur azokaren azken edizioan

 

Monumentu historiko baten aztarnak bisitatzean, ikaragarria izango litzateke aukera izatea denboran bidaiatzeko eta aztarna horiek ikusteko beren distiraren gailurrean zeudenean. Araban kokatutako Arkikus enpresa gazteak sortu dituen aplikazioekin posible da bidaia hori egitea, ondare historikoaren garai bateko irudi errealistak eskaintzen dituelako.

 

“Gure helburua da turistaren esperientzia hobetzea” azaldu du Arkikus enpresaren fundatzaileetako bat den Iker Ordoño arkitektoak. Hiru arkitektok eta arkeologo batek osatzen dute lantaldea, zeintzuek aplikazio bat sortu baitute elkarrekin uztartuz 3D modeloei, arkitekturari eta ondareari buruz dituzten ezagutzak, eta aplikazio horrek errealitate birtualeko teknologiak erabiltzen ditu monumentu historikoak berreraikitzeko. Startup hori 2018an sortu zen eta oraingoz bi aplikazio garatu ditu sakelakoetarako eta errealitate birtualeko betaurrekoetarako.

 

Lehenengoak Santa Catalina du izena eta Gasteizko kanpoaldean dagoen komentu zaharrari buruzko edukiak eskaintzen ditu. Pantaila baten bitartez, bisitariak atzera egingo du XIV. menderaino, Arabako familia noble baten dorretxea zen garairaino, eta baita ere XVI. menderaino, klaustroaren, elizaren eta koroaren benetako itxura ikusteko.  3D berreraikuntzez gain, aplikazioak audio eta testuzko azalpenak ematen ditu turista gidatzeko. “Aplikazioak abantaila bat eskaintzen die ondarearen kudeatzaileei, ez baitute behar dispositibo propiorik” dio Iker Ordoñok, “gainera, espazioa zabaltzen du turista mota berriak erakartzeko”. Aplikazio hori, zeina dohainik baitago eskuragarri Android eta iOS sistema eragileetarako, finalista izan zen Fitur-Turismoaren Nazioarteko Azokan antolatutako The App Tourism Awards 2019 sariketan.

 

Vitoria-Gasteiz 1850 da enpresaren proiektu berriena, erabiltzaileak beste garai batera eramaten dituen aplikazio bat, garai bat non Arabako hiriburuan zutik baitzeuden Erdi Aroko harresiak eta hirira sartzeko ateak. Gida horrek ibilbide bat eskaintzen du, hasi Ama Birjin Zuriaren plazatik eta San Migel elizako balkoi jarraitutik eta Montehermoso Jauregiraino, erakusteko nolakoa zen hiria modernizatzen hasi aurretik. Gasteizko Udalak enkargatu zion proiektua eta ia 2.000 deskarga lortu zituen merkaturatu zuten asteburuan bertan.

 

“Fotogrametria erabiliz, aztarnen egungo egoera neurtzen dugu eta 3Dn eskaneatu. Ikuspegi desberdinetako argazkietatik abiatuta, egungo ingurunearen 3D eredu oso zehatza lor dezakegu” azaldu du arkitektoak, “gero, eraikina modelatzen dugu jatorrizko egoeran, azterketa arkeologikoetan oinarritutako dokumentazio-lanetatik abiatuta”. Binary Soul enpresa bizkaitarrarekin kolaboratu dute aplikazioak programatzeko.

 

Arkikus-ek UPMko enpresa teknologikoen hazkuntza-programako startup onenaren izendapena jaso zuen 2016an eta 2018an merkatuan sartu zen BIC-Araba zentroaren bidez garatutako Eusko Jaurlaritzaren Ekintzaile programari esker.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.