Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

06/02/19

noticia

ikaskuntza, berrikuntza eta ekintzailetasunak; BBF ekosistema

Bilbao Berrikuntza Faktoriak, Mondragon Unibertsitateak kudeatuta, bere ibilbidea sendotu du bost urte hauetan. Era berean, erronka berria du Zorrozauzen kokatuko den As Fabrik proiektuarekin.

Bilbao Berrikuntza Faktoria 2013an jaio zen, ikasketak, berrikuntza eta ekintzailetasuna lotzen zuen proiektu aitzindari bezala. Bilbon kokatua eta Mondragon Unibertsitateak kudeatuta, Init Taldearekin batera eta Bilboko Udalaren laguntza jaso zuena.

 

Ekosistema

BBF modeloak esparru berean hiru arlo bereizten ditu, eta era berean elkar lotuta daude: unibertsitate prestakuntza, enpresa-ekimenak eta berrikuntza. Izan ere, Lander Beloki, Enpresagintza fakultateko dekanoak adierazi bezala “toki honetan erraz ikusi ditzakegu unibertsitateko ikasleak ikasten, ekintzailetasunean eta kudeaketarekin loturiko hainbat gaietan berritzen. Horrez gain, startup ugari ere biltzen dira bertan, beraien enpresa proiektua bideratzen eta beste batzuk proiektua garatuagoa dutenak ere. Hiru eragile hauen bitartez ekosistema potentea garatzea da helburua”.

Bilbao Berrikuntza Faktoria LEINN eskaintzen hasi bazen ere, gaur egun beste bi gradu ere eskaintzen dira bertan: Business Data Analytics eta myGADE.

Gainera, master eskaintza ere badu: Intraekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko Nazioarteko Masterra (MINN); Pertsona eta Taldeen Coachingeko Masterra; Marketin Digitaleko Unibertsitate Masterra; eta Erakundeen Nazioartekotzeko Unibertsitate Masterra.

 

Etorkizunerako proiektuak

Bilbao Berrikuntza Faktoria indartuz joan da urteekin eta bost urte hauetan egokituz joango da momentuko beharretara, espazio berriak irekiz eta gradu zein master formazio eskaintza zabalduz. Etorkizunera begira ere, Bilbon bere egunean hasi zuen hedapenarekin jarraituta, Mondragon Unibertsitateak gidatuko du As Fabrik proiektuaren kudeaketa, Zorrozaurren kokatuko dena eta ekosistema berritzailea izango dena, 4.0 industriari bideratutako zerbitzuak eskainiz.

Espazio berri honek 6 milioi euroko aurrekontua du eta %80 europar fondotik lagunduko da. Ekonomia digitalak ekarriko dituen erronka berriei erantzuteko sortuko da, networking bezalako akzioak garatzeko esate baterako, eta ideia berrien laborategia ere izango da, destart-ups berriak martxan jartzeko.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=Lw6WHJPuecc[/embed]

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”

BIND Govtech-en bidez, Wozak berrikuntza-proiektu bat egin zuen EVE sozietate publikoarekin, eta horrek barne-prozesuak, -estrategiak eta -metodologiak hobetzeko balio izan dio.