Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Leer más

MENUA

Goiener

Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo talde kooperatiboa

SEKTOREAK

  • Energía

HELBIDEA

Mallutz 18 bajo
20240 Ordizia

SARE SOZIALAK

HARREMANETAKO PERTSONA

900 816 365

Zure enpresaren datuak aldatu nahi dituzu?

Jakizu zer egiten dugun

Argindar %100 berriztagarriaren eskaera areagotuz, GOIENER TALDEA eredu energetikoa aldatzearen alde diharduen kooperatiba multzo bat da. Bazkideei argindar % 100 berriztagarria saltzen die eta bere energia berde propioa ere sortzen du.

GOIENER ingurumenarekin konpromisoa daukaten pertsonek osatzen dute, kontsumo arduratsua sustatzen du kooperatibak, kontzientziazio eta informazio ekintzak eginez. Hortaz, GOIENERren eginkizuna da energia bezalako oinarrizko ondarea berreskuratzeko herritarren eskaera bideratzea.

Irabazi asmorik gabeko kooperatiba herritarra den aldetik, berdinen artean lan egin eta erabakitzen da, bazkide bat bozka bat delako.

Energia %100 berriztagarria merkaturatzeaz gain, GOIENERen ekoizleak ordezkatzen ditugu merkatuan, sorkuntza proiektuak gauzatzen ditugu, autokontsumoa, komunitate energetikoak, pobrezia energetikoari aurre egiteko proiektuak

 

GOIENER TALDEA tiene como objetivo promover el cambio de modelo energético, aumentando la demanda de la electricidad de origen 100% renovable. Comercializa entre su masa social energía eléctrica 100% renovable y produce su propia energía verde.

Formado por personas comprometidas con el Medio Ambiente, se fomenta el consumo responsable, con acciones de concienciación e información. De este modo, la misión es canalizar la demanda de la ciudadanía de recuperar el control de un bien básico: la energía.

Este valor de cooperativa ciudadana sin ánimo de lucro lleva a trabajar y decidir entre iguales, porque una persona socia es igual a un voto.

Además de la comercialización de energía 100% renovable, en GOIENER realizamos la representación a personas productoras, llevamos a cabo proyectos de generación propios, autoconsumo, comunidades energéticas, proyectos para combatir la pobreza energética..

Abangoardiako sustatzaile taldea

GOIENERrek 2012an hasi zuen bere kooperatiba ibilbidea 30 bolondresen lanari esker. 2019ko urrian 10.800 bazkide baino gehiago ditu kooperatibak eta helburua geroz eta herritar, enpresa txiki eta entitate publiko gehiagorengana iristea da. GOIENER erakunde anitza da, egungo sektore energetikoaren ereduari alternatiba bat eskaintzeko lagundu nahi duten gizarte eragile orori irekia.

 

GOIENER inició su andadura como cooperativa en 2012 gracias al trabajo de 30 voluntarios. En octubre de 2019 la cooperativa cuenta con más de 10.800 socios y nuestro objetivo es llegar a más ciudadanos, pequeñas empresas y entidades públicas. GOIENER es una organización plural, abierta a todos los agentes sociales que quieran colaborar para ofrecer una alternativa al actual modelo energético.

Ahalegina egiten dugu bezeroek eta inbertitzaileek gure proiektuan sinetsi dezaten

Edozein pertsonak edo erakundek ekarri diezaioke aberastasuna gure proiektuari. Aberastasuna, zentzu zabalean ulertuta noski: GOIENERekin kontsumitu edo sortu, bolondres bezala parte-hartu edo gure sektorearekin lotutako ideia berriak aurkeztu. Balioak partekatzen ditugun guztietan, erakunde irekia eta hartzailea gara.

 

Cualquier persona o entidad puede aportar riqueza a nuestro proyecto. Riqueza entendida en un sentido muy amplio: desde consumir o generar con GOIENER hasta participar en el voluntariado o presentarnos nuevas ideas relacionadas con nuestro sector. Siempre que los valores sean compartidos somos una organización abierta y receptiva.

Gure planak eta etorkizuneko ametsak

Gure erronka nagusia gure jarduera guztiak erritmo berean eboluzionatzen jarraitzea da (merkaturatzea, sorkuntza eta parte-hartzea). Zalantzarik gabe, energia-sektorea funtsezkoa da eta etengabeko aldaketak jasaten ari da; hortaz, gure helburua aldaketa hauetara egokitzea da, gure bazkideei zerbitzurik onenak eskaini ahal izateko.

 

Nuestro reto principal es evolucionar al mismo ritmo en toda nuestra actividad (comercialización, generación y participación). Sin duda el sector energético es clave y está sufriendo constantes cambios; nuestro objetivo es adaptarnos, poder ofrecer a nuestras socias los mejores servicios.

Gure balio erantsia kooperatiba bat garen aldetik, bazkideak kooperatibaren parte bihurtzen direla da, eta, beraz, ez dute soilik energia berriztagarrien alde egiten, baizik eta herritarren artean partekatutako eredu energetiko baten alde, irekia eta parte-hartzailearen alde egiten dutela. Hortaz, bazkideek %100 berriztagarria den energia kontsumitzen dute, baita honen sorkuntza ere sustatzen dute eskaera areagotuz.

Aldi berean, tokiko ekonomia, eredu kooperatibista eta ekonomia soziala eta solidarioa garatzen eta bultatzen dute gure bazkideek.

 

Nuestro valor añadido como cooperativa que somos, es que las personas socias se convierten en parte de la cooperativa y, por lo tanto, no sólo apuestan por las energías renovables, sino que apuestan por un modelo energético compartido entre la ciudadanía, abierto y participativo. Por lo tanto, las socias consumen energía 100% renovable, al mismo tiempo que fomentan su generación aumentando la demanda.

Asimismo, las personas socias ayudan en el desarrollo e impulso de la economía local y del modelo cooperativista, así como de economía social y solidaria.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia