Spri Taldearen bitartez, Eusko Jaurlaritzak Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemari buruzko onlineko datu-base propio bat abiarazi du, ekintzailetza sustatu nahirik lurraldeko enplegua, aberastasuna eta berrikuntza sortzeko funtsezko neurri gisa.
Up!Euskadi plataforma berriak, machine learning-eko eta datuen ingeniaritzako teknologia berritzaile batean oinarrituta dagoenak, informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna emanaz startupei eta Ekosistemako eragile guztiei, eta Euskadi ekintzailetzako Hub aurreratu gisa posizionatuz.
Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako eragileek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila balioan jarri, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.
Lankidetzan garatu da Dealroom-ekin, ekosistema teknologikoei buruzko datuen Europako eta munduko inteligentzia-hornitzaile nagusiarekin. Eta ikuspegi global bat ematen du ekosistemari, bere bilakaerari eta inplementatutako politiken inpaktu errealari buruz.
Oinarrizko inteligentzia-iturri bat, beharrezko konexioak sustatuko dituena startupak garatzeko eta sektore artean ezagutzak trukatzeko.
Enpresa, oinarri teknologikoa edota berritzailea dutenak
Langile azken 8 urteetan
Fakturazio-bolumena ekosisteman
dira B2B ikuspegia duten startupak
• Aurkitu kolaboratzeko aproposak izan daitezkeen enpresak.
• Aukeratu bazkide onenak enpresa kopuru handi baten artean.
• Aurkitu enpresak sektore, tamaina, profesional-mota eta teknologiaren arabera.
Aurkitu zure startuparen fase guztietarako esanguratsuak izan daitezkeen inbertitzaileak Matching tresnarekin.
• Euskal startupen ikuspegi xehea, lurralde, sektore, teknologia edo negozio-ereduen arabera sailkatuta.
• Eragileei eta euren ekimenen inpaktuari buruzko ikuspegi orokorra.
• Ekosistemako enpresa baloratuenen informazioa.
• Azken inbertsio-errondei buruzko informazioa.
Laguntzak, funtsak, tutoretza, haztegi edo azeleragailuak, laguntza eta babesa, lege-aholkularitza, prestakuntza, teknologiak probatzeko laborategiak.
Esaiguzu zertan lagun zaitzakegun, eta lagunduko dizugu.
Informazio- eta joera-iturria, erabakiak hartzeko. Up!Euskadik laguntza ematen die inbertitzaile profesionalei, enpresei nahiz eragileei euskal startup berritzaileenak aurkitzeko eta haien jarraipena egiteko.
Zutaz mintzo (gara), zure produktu berriez, aliantzez edo aurrerapen teknologikoez. Dagoeneko 20.000tik gora harpidek jasotzen dute Euskadiko startupen informazioa, eta enpresek jasotzen duten klik kopurua egunero doa gorantz.
%85
dira Euskadiko haztegi publikoen (BIC) sarearen laguntza jaso duten oinarri teknologiko edota berritzaileko enpresa gorakorrak
3/4
Ekintzaile programaren bidez sortu dira, zeinak, 10 milioi euroko dirulaguntzak emateaz gain, 55 milioi euro inguru mobilizatu baititu.
+80
garatu ahal izan dituzte proiektu teknologikoak Corporate garrantzistuenekin BIND 4.0 ekimenaren bidez
180M€
mobilizatu ditu Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemak azken 3 urteetan
Startup, ekosistemako inbertitzaile edo agentea, interesatzen bazaizu... idatzi iezaguzu! Edo hartu alta zuzenean hemen
Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, Up!Euskadi marka indartu du plataforma berri hau sortuz. Plataforma hau proiektu kolaboratibo bat da eta, gainera, Euskadiren egungo panorama teknologikoaren irudi xeheago bat eskaintzen du.
Horri esker, zehaztasun eta gardentasun handiagoa lortzen da datuetan, euskal ekosistemaren konektagarritasuna hobetzen da, eta Euskadi etorkizun handiko Hub gisa posizionatzen da teknologia eta berrikuntza arloetan.
Deskargatu hemen Ekintzailetzako Estrategia