Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Leer más

MENUA

Startup berriak Euskadin

Up! Euskadi erreferentziazkoak diren enpresen ataria sortzen ari da, eta zure startup-a gune horretan egon daiteke ikusgai, oinarrizko zuen datuak bistan dituela; horrez gain, baliabideak eskaintzen ditu zure negozioa ikusarazteko eta ezagutzera emateko (erronkak, etorkizuneko plana, bai eta produktuen irudiak, marka, patenteak eta abar ere).

  • Erreferentziazko puntua da inbertitzaile eta bezero potentzialentzat.
  • Sustapen-plataforma: EAEko Startup berrien buletinean elkarrizketak eta tokia (+10.000 harpidedun).
  • Informazio espezializatua: startup-ak martxan jartzeko eta horien hazkunderako baliabideak.
  • Networking-a enpresekin eta beste agente batzuekin.

Bete formularioa
eta zure proiektua Up! Euskadi enpresen atari berriaren parte izango da.

Zuk emandako informazioa hemen argitaratuko dugu, eta etengabe eguneratu eta aldatu ahal izango duzu, zure proiektuaren beharren arabera. Edo, nahiago baduzu, idatz iezaguzu, eta guk egingo dizugu.

15 min besterik ez dira. Bete formularioa

Idatzi zure helburuko publikoaren hizkuntzan: ES, EU, EN
Laguntza behar baduzu, idatz iezaguzu

Nola sustatzen dugu zure enpresa?

Elkarrizketak bideoan edo irratian, kanal sozialetan, EAEko Startups! Berriak newsletterrean; horrez gain, zure tokia edukiko duzu Up! Euskadi gunean.

Zure negozioari buruzko azken albisteen berri eman nahi dugu: produktu berri bat, negozioaren bilakaera, teknologia berritzailea…zuentzat benetan garrantzitsua den hori!

Bai, baina…nola?

Idatz iezaguzu, eta elkarrekin egingo dugu plangintza!

Eta, nola ez! Sarean lan egiten dugunez, beste enpresa, inbertitzaile eta teknologia batzuekin gaude harremanetan, eta horrek aukera ematen digu merkatuak irekitzeko, hazten laguntzeko edo bezero gehiago lortzeko.

Maiz egiten diren galderak

  • Zer baldintza bete behar ditu nire startup-ak sare honetan izena emateko?
    Izaera berritzailea eta/edo teknologikoa duten eta Euskadin dauden enpresa-proiektuen sarea da.
  • Zer gertatzen da nire datuekin eskaera bete eta nire negozioaren profila ez badator bat webgunearekin?
    Horretan ere lagunduko dizugu.Idatz iezaguzu; izan ere, beste modu batzuk ere baditugu beste jarduera-sektore batzuetako startup-en edo negozioen berri emateko.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia