Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Leer más

MENUA

08/03/19

noticia

Mondragon Unibertsitateak ikasleen artean diziplinarteko ekintzailetza sustatzeko programa bat abiatu du

Lau hileko programa bat da, eta, hartan, Mondragon Unibertsitateko zenbait fakultatetako 20 ikaslek proiektu ekintzaileak sortzen ikasiko dute, modu praktikoan eta diziplinarteko taldeetan.

Mondragon Unibertsitateak Changemaker Lab izeneko programa bat jarri du martxan, unibertsitateko zenbait fakultatetako ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko, diziplinarteko taldeen bidez. Programak lau hileko iraupena izango du. Gaur egin da haren aurkezpena, Oñatin, eta ekainean amaituko da, Madrilen. 20 ikaslek hartuko dute parte programan. Change maker-ak izango dira, aldaketaren bultzatzaileak, alegia. Talde ekintzaileen garapena eta bilakaera bultzatzea izango dute helburu, eta, horren ondorioz, enpresen sorrera sustatzea. Ekimena KIMU BERRIk babestuak eta GAZTENPRESAk sustatuak dago.

Ekimena MTA (Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko nazioarteko ekintzailetza-sarea) metodologian dago oinarrituta. Prestakuntza-prozesu berritzailea proposatzen du, horren ardatzak honako hauek izanik: ikasleak beraiek (change maker-ak), mentore edo entrenatzaileak (ez irakasleak), diziplinarteko esparruak (ez ikasgelak) eta benetako erronkak (ez ikasgaiak).

Ekintzailetza hainbat herrialdetako erakunde eta eragile ekonomiko eta sozialen lehentasunetako bat da. Izan ere, ildo horretan, herrialde horiek guztiek helburu bera dute: ekintzailetzaren kultura gizartearen maila guztietan eta bizitzaren etapa guztietan sustatzea, ekonomia garatzen, aberastasuna sortzen eta gizartea garatzen laguntzen baitu. Mondragon Unibertsitateak urte asko daramatza ekintzailetzaren esparruan buru-belarri. Izan ere, Euskadiko unibertsitate aitzindaria da ekintzaileak trebatzeko eta sustatzeko prestakuntza-programak eta bestelako ekimenak antolatzen: graduko zein graduondoko tituluak eta ekintzailetza-programak, ikasleen artean ekintzailetza-espiritua bultzatzeko eta giza kapital ekintzailearen trebakuntza-maila finkatzeko.

Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak 2020 Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana onartu zuen, ekintzaileei eta enpresa txikiei laguntzeko. Planaren helburua lehentasunak planifikatzea eta ezartzea da, euskal eragile guztiek ekintzailetza sar dezaten euren lehentasunen artean, eta ekintzailetzari buruzko trebakuntza indartzeko

Izan ere, Euskadiko ekintzailetzari buruzko azken datuen arabera, beheranzko joera du, eta, azken ekitaldietan, sortzen diren enpresa berrien kopurua oso gutxi handitu da. Datu horren bilakaera Espainiakoa baino askoz okerragoa da; hain zuzen, % 1,1eko hazkundea du Espainian, eta % 0,2koa, Euskadin.

 

Change Makers Lab

Ekimenak bi ezaugarri nagusi ditu: diziplinartekotasuna, parte-hartzaileak zenbait jakintza-arlotakoak baitira, eta kokapen-aniztasuna, Mondragon Unibertsitateko fakultateak konektatzeko aukera emango duena.

Programak sei modulu ditu. Bootcamp formatua izango dute; hau da, tailer trinkoak izango dira, egun batekoak edo egun eta erdikoak. Haietan, gaian adituak direnen eskutik, teoria eta jarduerak landuko dituzte ikasleek, proiektuetan erabiltzeko. Gainera, modulu bakoitza hasi aurretik, lan bat egin beharko dute: erronkak gainditu, irakurri, ikertu, talde-lanean aritu… Parte-hartzaileek benetako proiektuak landuko dituzte, tailer trinkoetan (bootcamp), enpresak bisitatuko dituzte, ekitaldietara joango dira, etab.

Moduluen araberako lanak

Programa gaur aurkeztu da, Oñatin, parte-hartzaileen, taldeen eta lan-dinamiken berri emateko. Bigarren modulua, Akelarre izenekoa, Bilbon egingo da, martxoaren 1ean eta 2an; hartan, talde-dinamikak egiten hasiko dira, eta proiektuak aurkeztuko dituzte. Hirugarrena Garaia Gunean egingo da, apirilaren 5ean eta 6an, eta, hartan, diseinu-arloa landuko dute. Laugarren modulua markari, marketinari eta salmentei buruzkoa izango da. Eta, azkenik, bosgarren moduluan, pitching aurkezpen-motaren funtzionamendua irakatsiko zaie (proiektu bat jendaurrean defendatzea, 3 eta 5 minutu bitarteko denboran).

Ekainaren 6an, 7an eta 8an, Madrilen, taldeen ebaluazioa egingo da.

info+: www.mondragon.edu

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

25/03/19

noticia

Wake Up! Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. 2019ko Martxoaren 18tik, 24rako astea

Wake up!. Asteko laburpena. 2019ko Martxoaren 18tik, 24rako astea

23/03/19

noticia

Horrela sortzen, erakartzen eta atxikitzen dute talentua Arabako startupek

Ekintzailetzaren astea, horrela laburbil daiteke Europako Batzordeak beste urte batez sustatu duen #SEW19. 250 hiri eta 500 ekitaldi baino gehiago, ekintzaileek eskainitakoak eta ekintzaileentzat pentsatutakoak.

22/03/19

entrevista

Errealitate birtuala eta errealitate areagotua prestakuntzara eta informaziora bideratuak, Solid Virtual enpresaren eskutik

La compañía vasca estima que en un futuro estas tecnologías serán claves en las comunicaciones hombre-máquina

21/03/19

noticia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, “Boston Immersion Program-en” parte hartzeko proiektu bat babestuko du

Startup-entzako mundu mailan ekintzailetza ekosistema aurreratuenetako batean kokatzen den, Bostonen alegia, murgiltze eta azelerazio programa baten aurrean gaude.