Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

19/09/23

noticia

Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak talentu gazteak trebatzeko hitzarmena sinatu dute

Mondragón Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak, talentu gazteak erakartzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, haien enplegagarritasuna hobetu eta ekintzailetza-gaitasuna sustatzeko. Hitzarmenaren ondorioz, finantza-erakundeak LABORAL Kutxa Ikasgela izeneko espazioak jarriko ditu martxan Mondragon Unibertsitatearen instalazioetan.

Ikasgela bat Bilbon egongo da, eta bestea, Arrasaten, eta, haietan, ikasleek proiektuak garatuko dituzte datu-teknologiaren, datu-analisiaren, garapen teknologikoaren eta kontsumorako finantzaketaren alorretan, besteak beste. Bi erakundeek berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta talentuaren arloetan lankidetzan aritzeko 2021ean sinatutako esparru-akordioaren barruan dago hitzarmena.

Honako hauek sinatu dute hitzarmena: Carlos Garcíak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak; Lander Belokik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak, eta Nuria Agirrek, LABORAL Kutxako Gestio Sozialeko zuzendariak.

 

Garapen teknologikoko eta datu-analisiko proiektuak

Lehen urtean, Arrasateko LABORAL Kutxa Ikasgelako ingeniaritzako ikasleek datu-teknologiaren, garapen teknologikoaren eta altxortegiaren alorretako soluzioak garatuko dituzte. Bestalde, Bilbao AS Fabrik campuseko LABORAL Kutxa Ikasgelan sartzen diren Enpresagintza Fakultateko ikasleek datu-analisiaren eta kontsumorako finantzaketaren alorretako proiektuak garatuko dituzte.

LABORAL Kutxarentzat oso garrantzitsua da entitatean integratzeko gai diren talentu gazteak erakartzea. Hori dela eta, kanpoko praktika akademikoak sustatuko ditu (besteak beste, ikasketak eta lana txandakatzea, gradu-amaierako lanak eta master-amaierako lanak), ikasleek prestakuntza akademikoan ikasitakoa aplikatu eta osa dezaten, eta beharrezko trebetasunak lor ditzaten, lanbide-jarduerarako prestatzeko, enplegagarritasuna hobetzeko eta ekintzailetza-gaitasuna sustatzeko.

Orain urte batzuk bi erakundeen artean berrikuntza, ekintzailetza, talentua eta beste arlo batzuk bultzatu eta garatzeko hasitako lankidetza finkatzen du hitzarmenak.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

05/09/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

03/09/2024

noticia

Ekintzailetza, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala: U.Lab 2024

U Teoria Otto Scharmer-ek garatu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan. Teoria honek jakinahiarekin, gupidarekin eta adorearekin dugun konexioa sustatzen duen prozesuan barneratzen gaitu.

03/09/2024

noticia

Fitnessa irauliko duen kirol sare soziala: Naiz Band

“Naiz Band kirol aplikazio bat baino gehiago da; komunitate bat da”

31/08/2024

noticia

Panarama: “Ikus-entzunezkoa euskal enpresen marketin eta komunikazio estrategiak birdefinitzen ari da”

Ekoiztetxe bilbotarra erreferente nagusietako bat da Euskadin, erakunde eta markentzako bideo korporatibo eta publizitarioen sorkuntzan