Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

19/06/24

noticia

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 20230 dirulaguntzekin

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 21ean irekiko da eta irailaren 30ean amaituko da.

Ekintzailetza garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezko zutabea da. Ekintzaileek aukerak identifikatzeko eta irtenbide berritzaileak sortzeko duten gaitasunean datza horren garrantzia. Hala ere, arrakastarako gakoa ekintzailetzaren ekosistemaren barruan kontaktuen sarea sortzeko eta mantentzeko ekintzaileek duten gaitasunean oinarritzen da nagusiki. Harreman horiei esker, gauzatzeko beharrezkoak diren proiektuen finantzaketarako eta baliabideetarako sarbidea sustatzen da. Hortaz, Euskadiren ekintzailetza jasangarria estimulatu eta sustatzeko ezinbestekoa da inplikatutako eragile guztien parte-hartzea eta koordinazioa sustatzea.

Euskadiko ekosistema ekintzaileko eragileen artean loturak sortzen

Ekintzailetzaren ekosistemako eragileok funtsezko zeregina dugu berrikuntzaren sustapenean eta hazkunde ekonomikoan. Ekintzaile indibidualetatik eta startupetatik hasi eta inbertsiogile, inkubategi, azeleratzaile eta tokiko gobernuetaraino, guztiok egiten dugu ekarpen berdingabea. Ekintzaileek sormena eta ikuspegia sustatzen dute, negoziorako ideia eta plan berritzaileak garatuz, eta inbertitzaileek, berriz, beharrezko kapitala ematen dute. BIC, inkubategi, eta azeleratzaileek orientazioa eta baliabide kritikoak eskaintzen dituzte, eta SPRIk eta Eusko Jaurlaritzak ekintzailetza sustatzeko politikak bultzatzen dituzte.

Ezinbestekoa da guztiok lankidetzan aritzea proiektu ekintzaileek arrakasta izan dezaten. Enpresa berriak eratzeko eta teknologia mailako aurrerapena lortzeko giro egokia sortzeko egin behar dugu lan. Izan ere, ekintzailetzaren sare ona izatea funtsezko motorra da enpresen etorkizun sendoa eta dinamikoa eraikitzeko.

Alde horretatik, SPRIn urte asko daramatzagu dagoeneko proiektu berriak babesten, Ekintzailetzarako Dirulaguntzen programen bitartez, eta Erronka 2030 dirulaguntzak gehitu dizkiogu horri, Euskadiko ekintzailetzaren ekosisteman parte hartzen duten eragileek beraien arteko harremanak hobetu eta sustatzeko proposamenak eta irtenbideak aurkez ditzaten.

SPRIK ekintzailetza jasangarria sustatzeko duen zeregina

Politika publikoek zeregin funtsezkoa dute ekintzailetza sustatzen. Politika horiekin ingurune egokia sortzen da ekintzaileek beraien negozioak hasi eta hazi ditzaten. Alde horretatik, SPRI Taldeak, Erronka 2023ko programaren bitartez, jarduera Euskadin gauzatzen duten ekintzaileei eta enpresei 10.000 eurora bitarte emateko asmoa du, ekintzailetzaren euskal ekosistema sustatu eta hobetzeko beraien proiektuak diagnostikatu eta garatze ditzaten. Dirulaguntza horiei esker, xedea da eragileek proposamen eta irtenbide eraginkorrak egitea, haiek baitira ekintzailetzaren ekosistema gertu-gertutik ezagutzen dutenak.

Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema ezagutzen duen edozein pertsona edo enpresari zuzendutako laguntza denez, proiektu horiek hainbat helburu izan ditzakete:

  • Inkonformismoaren, proaktibitatearen, sormenaren eta bestelako balioak sustatzea, ehundura ekonomikoa eta soziala berreskuratzeko eta jasangarri egiteko, berrikuntzarekin eta hazkundearekin lotutako ekintzailetza kultura sustatuz.
  • Ekintzailetza-proiektu arrakastatsuak ikusgarri egitea, baita porrot egin dutenak ere, emaitza horiek normalizatzeko, desinformazioari aurre egiteko, eta ekintzailetan desiragarriak diren jarrerak eta balioak zabaltzeko.
  • Euskadiko ekintzailetzaren ekosisteman parte hartzen duten eragileak konektatzea. Esaterako, eskatzen diren profil profesional berrien eta enpresa eta erakundeen arteko lotura hobetuz.
  • NEIBTei laguntzea, enpresa berrien, produktu eta zerbitzuen eta abarren iturri gisa.
  • Ekintzailetza berdinzale eta homogeneoaren aldeko apustua egitea, emakumeen ekintzailetzan arreta berezia jarrita.
  • Ekintzailetza kolaboratiboa eta erretiratutako ekintzaileen inplikazioa sustatzea proiektu berrietan, hainbat bitartekoren bidez merkatura sartzea ahalbidetuz.
  • Eskuragarri dauden azpiegiturak aprobetxatzea eta haien arteko lotura sustatzea, proiektu berritzaile berriak garatzeko.
  • Euskadi ekintzailetzan aritzeko eta euskal ekosistema nazioartekotzeko lurralde aktibo gisa kokatzea, nazioarteko azoken edo ekintzailetan espezializatutako konferentzien bitartez, esaterako.

Horren guztiaren helburua da ekintzailetza erresilienteagoa finkatzea, egokitzeko gaitasuna indartzea, laguntza-ekimenen koordinazioa optimizatzea eta ekintzailetzak datozen urteetan suspertzeko eragile gisa duen rola ahalik eta gehien aprobetxatzea.

Nola hobe ditzakegu eragileen arteko harremanak?

Eragileen arteko koordinazioa optimizatzeko tresnak izatea ezinbestekoa da efizientzia, komunikazioa eta lankidetza hobetzeko, baita funtsezko proiektuak eta harremanak modu eraginkorrean kudeatzeko ere. Merkatu lehiakorrean, koordinazio eraginkorra da estrategiak gauzatzeko eta kalitate handiko produktuak edo zerbitzuak entregatzeko garaian elementu bereizgarria.

Gure helburua erabilera hobetzea da eta, zehazki, hainbat tresnetatik ateratako errendimendua hobetzea, hala nola crowfundingetatik, ekitaldi eta konferentzietatik, marketin digitalerako tresnetatik, enpresen sare sozialetatik, online kontratatzeko plataformetatik, inbertitzaile eta business angelsentzako plataformetatik, besteak beste. Tresna horiek funtsezko rola betetzen dute ekintzailetza sustatzen, baliabideak, finantzaketa eta lankidetzarako aukerak eskaintzen baitituzte, enpresa berrien hazkundea eta arrakasta indartzeko. Hortaz, ezinbestekoa da Euskal Ekintzailetzaren Ekosistemaren barruan sartzea.

Euskadiko startupen ekosistemaren irudi xeheagoa izan nahi baduzu, Euskadiko ekintzailetza ekosistemaren egoerari buruzko txostena ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Lankidetza-proiektua da eta Euskadiko BICen sarearen laguntza izan du.

Ekintzailetzaren ekosistemari hobekuntzak egin nahi dizkiozu?

Erronka 2030 dirulaguntzak jardueraren zentroa Euskadin duen edozein ekintzaile edo enpresak eska ditzake, eta. Horretarako, ekintzailetzaren euskal ekosistemaren eragileen parte-hartzea eta koordinazioa sustatzeko proiektuak aurkeztu behar dira.

Irailaren 30a baino lehen proiektuaren memoria eta aurrekontua aurkeztu behar dituzu, baita izango dituen faseak eta gauzatzeko epeak ere. Eska ezazu hemen!

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/06/2024

noticia

AI, IoT eta Robotika, industria eraginkor eta jasangarriago baterako startupen eta BINDeko enpresa liderren lankidetzarekin

BIND Demo Day ekitaldiaren ondoren (400 pertsona baino gehiago bertaratu dira), 9. deialdia egin da, sektoreko 12 erronkari erantzuteko gai diren teknologiak dituzten startupentzat, eta irailaren 6ra arte egongo da zabalik.

27/06/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/06/2024

noticia

Mondragon Unibertsitateak proiektu teknologiko jasangarriak sustatuko ditu beka bitartez

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskolak ideia berritzaile, teknologiko eta jasangarriak saritu ditu, «Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards» lehiaketaren edizio honetan aurkeztutako 32 startupen artean.

25/06/2024

entrevista

Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”

Bizkaiko startupak fisioterapia-klinikekin eta neuroerrehabilitazio-zentroekin aritzen da lanean, eta hainbat patologiarako aplikazioak garatzen ditu.