Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

05/12/23

noticia

Kernovak bere «Smart Eco-Motion Kit» atera du

Kernova BIC Araban kokatutako startup arabarra da eta «Smart Eco-Motion Kit» produktu iraultzailea atera du. Kit horrek aurrerapen nabarmena dakar ingeniaritzaren eta jasangarritasunaren alorrean, hidraulikoki eragindako makinak sistema erabat elektromekaniko bihurtzeko aukera ematen baitu.

Garapen horrek, energiari dagokionez eraginkorragoa izateaz gain, zarata-mailak murrizten ditu eta hondakinen ekoizpena ezabatzen du, irtenbide ekologikoagoak eta iraunkorragoak lortzeko egungo joerekin bat eginez.

 

Smart Eco-Motion Kitaren alderdi nabarmenak

  1. Konbertsio elektromekanikoa: Kernovak garatutako teknologia patentatua erabiltzen du kitak, makineria hidraulikoak elektromekaniko bihurtzeko.
  2. Eskaintzen dituen zerbitzuak: Bideragarritasun-azterketa, KRN sail pertsonalizatuaren aukeraketa, egokitzeko ingeniaritza-diseinua, FEM tresnen bidezko baliozkotzea eta birprogramazioa eta automatizazioa.
  3. Onura nagusiak:
  • Mantentze-lan ia nuluak eta higadura-piezak ordezteko programazioa.
  • Gutxienez energiaren % 35 aurreztea.
  • Abiarazte- eta mantentze-lanen sinplifikazioa («Plug and Play»).
  • 70 Db baino gutxiagoko zarata-maila.
  • Ez du hondakinik sortzen eta irtenbide iraunkorragoa da.
  • Osagai gutxiago dituen diseinu trinkoagoa.

 

Fundatzaileei buruz:

  • Lorenzo Viti Ingeniaritza Zibilean trebatu zen eta elementu finituen bidezko analisian eta egituren kalkuluan espezializatu zen. Viti automobilgintzaren sektorean aritu da gehienbat eta elementu finituen dinamikan soluzio berritzaileak eskaini ditu.
  • Oliver Bieito Industia Ingeniaritzan graduatua da eta mekanikan espezializatua. Erresuma Batuan eta Espainian esperientzia du eta hainbat proiekturen buru izan da energia, industria eta birziklatze sektoreetan.

 

Proiektuak eta Bezeroak

Kernovak hainbat proiektu berritzailetan lan egin du, besteak beste, New Yorken etxe orratzak mantentzeko unitate bat diseinatu eta baliozkotzea, ur-ekonomizatzaile bat garatzea eta patentatutako tracker agrovoltaiko bat baliozkotzea. Gainera, BMW i4 Gen6 ibilgailuaren 22 KW-ko bateria-kargagailuaren baliozkotze-lanetan parte hartu dute.

 

Patenteak eta Etorkizuna

Kernova Espainiako eta Europako patenteak lortzeko prozesuan murgilduta dago, makina hidraulikoak elektromekanika bihurtzeko teknologia dela eta. Berrikuntza horrek ingeniaritza jasangarriaren abangoardian jartzen du Kernova, eta energia-eraginkortasuna hobetzeaz gain, ingurumen-inpaktua murrizten duten irtenbideak eskaintzen ditu.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=JMxZsXooV6M&feature=youtu.be[/embed]

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

05/09/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

03/09/2024

noticia

Ekintzailetza, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala: U.Lab 2024

U Teoria Otto Scharmer-ek garatu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan. Teoria honek jakinahiarekin, gupidarekin eta adorearekin dugun konexioa sustatzen duen prozesuan barneratzen gaitu.

03/09/2024

noticia

Fitnessa irauliko duen kirol sare soziala: Naiz Band

“Naiz Band kirol aplikazio bat baino gehiago da; komunitate bat da”

31/08/2024

noticia

Panarama: “Ikus-entzunezkoa euskal enpresen marketin eta komunikazio estrategiak birdefinitzen ari da”

Ekoiztetxe bilbotarra erreferente nagusietako bat da Euskadin, erakunde eta markentzako bideo korporatibo eta publizitarioen sorkuntzan