Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

07/12/23

noticia

Vertica Iberia, etxeko erosotasunean erekzioaren disfuntzioa konpontzen duen gailua

Erekzio-disfuntzioa sexu-osasuneko arazo arrunta da gizonen artean. Kalkuluen arabera, mundu osoko ehunka milioi gizonek erekzio-disfuntzioren bat dute, eta egindako inkesten arabera, % 30-40k erekzio-disfuntzio moderatua edo osoa dute. Kasuen % 80 arrazoi fisikoengatik gertatzen dira, ia beti tratatzeko modukoak eta ebazpen-pronostiko onarekin.

Vertica Iberia konpainiak erekzioen kantitatea eta kalitatea etxeko erosotasunean hobetzen duen tratamendu pertsonala, segurua eta minik gabekoa eskaintzen du. “Kalitate handiko bat-bateko erekzioak berreskuratzen laguntzen dugu, sexu-harreman osoak izateko. Pilularik gabe, minik gabe eta elkarrizketa deserosorik gabe”, azaldu dute Verticatik.

Verticak erekzioaren disfuntzioa tratatzen du eta epe luzera erekzioen kalitatea hobetzen du irrati-maiztasuneko teknologiaren bidez (RF). Metodo iraultzaile eta klinikoki frogatutako honek, “zakilaren ehuna poliki-poliki berotzen du barrutik, erekzioa denbora luzeagoan mantentzen laguntzeko eta erekzio-mekanismoa hobetuz”, zehaztu dute enpresatik.

Onura horiekin batera, pazientearen erekzio-kalitate handiagoatzen du, eta, horri esker, honek bere sexu-errendimenduan konfiantza handiagotzen da bai eta adin handian sortzen den erekzio-disfuntzioa prebenitzen laguntzen dio. Horrekin batera, epe luzerako tratamendua da, eta, arduradunek azaldu dutenez, gailuak “erekzio-mekanismoa hobetzen du, harreman sexualaren aurretik inolako mendekotasunik edo beharrik sortu gabe”, diote Verticatik.

Gailu honek eskaintzen dituen abantailen artean, honako hauek nabarmentzen dira: bere segurtasuna, etxean aplikatzeko ematen duen aukera eta klinikoki probatu izatearen zihurtasuna. Izan ere, aurretiazko azterketen arabera, pazienteen % 85ek hobera egin dute erekzio-funtzioan tratamendua jaso ondoren. "Gainera, azterketa horiek erakusten dute bere eragin onuragarria tratamendua amaitu eta sei hilabetera arte mantentzen dela”, azpimarratu dute konpainiatik.

verticaiberia.com

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

05/09/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

03/09/2024

noticia

Ekintzailetza, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala: U.Lab 2024

U Teoria Otto Scharmer-ek garatu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan. Teoria honek jakinahiarekin, gupidarekin eta adorearekin dugun konexioa sustatzen duen prozesuan barneratzen gaitu.

03/09/2024

noticia

Fitnessa irauliko duen kirol sare soziala: Naiz Band

“Naiz Band kirol aplikazio bat baino gehiago da; komunitate bat da”

31/08/2024

noticia

Panarama: “Ikus-entzunezkoa euskal enpresen marketin eta komunikazio estrategiak birdefinitzen ari da”

Ekoiztetxe bilbotarra erreferente nagusietako bat da Euskadin, erakunde eta markentzako bideo korporatibo eta publizitarioen sorkuntzan