Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

14/06/24

noticia

BQUOren II. deialdia, DOMINION-en talentua azeleratzeko proiektua

1. edizioaren arrakastaren ondoren, DOMINION GLOBALek bere ekintzailetza eta talentu garapeneko programa propioa abiarazi du, teknologiaren eta jasangarritasunaren esparruan negozio-ideiak bultzatzeko, baita enpresa-ingurune berritzaileetan enpresa-kudeaketako karrera garatu nahi duten pertsonen lanbide-gaitasunak bultzatzeko ere.

Mikel Barandiaran enpresako CEOarentzat, “DOMINIONen talentuaren aldeko apustua gure konpainia-kulturaren nortasun-ezaugarria da, eta funtsezko faktorea gure enpresa-ereduaren arrakasta azaltzeko orduan: bokazio ekintzailea eta enpresa-zorroztasuna”.

Hori dela eta, enpresak proiektuak eta talentua bilatzen ditu finkatuta dagoen 35 herrialdeetan, espiritu ekintzailea duten talentuak eta jasangarritasuna hobetzen duten proiektu teknologikoak bultzatuz: “BQUO ez da azeleratzaile bat, ezta negozio-eskola bat, edo talentu-inkubagailu ala unibertsitate korporatibo bat ere: baizik eta, hori guztia aldi berean!”, azaldu du Patricia Berjón BQUOko zuzendariak.

 

Hautagai bakoitzaren neurrira eginda dagoen eta bereizgarria den programa

Hain zuzen ere, ekimen desberdin eta paregabea da. Beste ekintzailetza-programa eta negozio-azeleragailu batzuetan ez bezala, BQUOk ez die eskatzen hautagaiei parte hartzeko proiektu bat martxan izatea; nahikoa da iraunkortasunaren eta teknologiaren alorrerako ideia bat edozein garapen-faseetan izatea. Era berean, talentua duten pertsonek ere parte har dezakete programa: hauek, ideia finko bat izan gabe eta beren gaitasunak  garatzeko, DOMINIONek diseinatutako erronka bati aurre egin dezakete 6 hilabeteko epean, konpainiak Bilbon dituzten bulegoetan.

BQUO programa esklusiboa da, eta bere kideei urte erdiko esperientzia eskaintzen die DOMINIONen barruan, konpainiaren egoitza nagusian, Bilbon, egonaldi bat eginez. Prestakuntza pertsonalizatuak, ekintzaile bakoitzaren beharren arabera diseinatua dago eta laguntza integrala eskaintzen du DOMINIONeko zuzendaritza-taldeko mentore baten eskutik, prozesu osoan zehar. Bi elementu horien konbinazioari esker, parte-hartzaile bakoitzak bere proiektu ekintzaileak garatu ahal izango ditu eta erakundeak proposatutako erronkak gauzatu ahal izango ditu, hori guztia, DOMINIONeko jarduera-sektore nagusiekin konektatua: industria, energia, telekomunikazioak eta azpiegiturak, jasangarritasuna hobetzeko foku argi batekin.

Bigarren edizio honetan, gainera, Bilboko egonaldian, Batzordeak hautatutako Pertsonak eta Proiektuak, DOMINION intraekintzaileekin batera egongo dira. Pertsona horiek Konpainiaren kolektibo profesionaleko kideak dira, eta enpresaren barne-erronkak garatzeko hautatuak: barneko eta kanpoko talentu ekintzailearen aldeko apustu argia da. «Gure ustez, kulturen, jatorriaren eta diziplinen hibridazioa katalizatzailea izango da DOMINIONentzat», gaineratu du BQUOko zuzendariak.

 

Deialdia ekainaren 28ra arte egongo da zabalik

BQUOk eskaintzen duen garapen profesionalerako eta prestakuntza pertsonalizaturako ingurune profesionala, DOMINIONeko talde exekutiboaren mentorizazioa, baliabide korporatiboetarako sarbidea, proiektuaren eta egonaldiaren finantzaketa, eta prozesuarekin batera doan ordainsari ekonomikoa dira parte hartzera bultzatzen duten argudio garrantzitsuak. Ekimena, dagoeneko proposamenak jasotzen ari da.

"DOMINIONen jarduera-eremuetan teknologiaren bidez jasangarritasuna hobetzera bideratutako proiektuak bilatzen ditugu. Fasea edozein dela ere, laguntza integrala eta prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen ditugu. Zurekin lan egiten dugu, zure autonomia errespetatuz. Proiektua zurea da ", azpimarratzen du Berjonek.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/09/2024

noticia

ALL IN ON BOARD COURIER: Logistika urgenterako soluzio berritzailea eta aitzindaria

ALL IN OBC Estatuko lehen enpresa da, Euskadin sortua, ON BOARD COURIER zerbitzua eskaintzen duena.

26/09/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

25/09/2024

noticia

CIMICO enpresa gipuzkoarrak Retina saria jaso du hondakin-uren tratamendu biologikorako AMAS teknologia berritzaileagatik

Zuatzuko enpresa-parkean dago, Sprilurreko Beterri-Kostako Industrialdean.

24/09/2024

noticia

LUPek, Mondragon Unibertsitateko LEINN Graduan sortu zen proiektuak, ekintzailetzako Impact Social Cup ospetsua irabazi du

Lehiaketa honen helburuen artean dago GJHak sustatzea ekintzailetzaren eta enpresaren ekosisteman.