Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

26/06/24

noticia

Mondragon Unibertsitateak proiektu teknologiko jasangarriak sustatuko ditu beka bitartez

Mondragon Unibertsitateak 2024ko «Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards» lehiaketaren finala jokatu du gaur. Industria jasangarriari zuzendutako ekintzailetza-lehiaketa da, eta oinarri teknologia duten negozio-ideia guztiak sartzen dira.

Aurtengo edizioan 32 proiektu aurkeztu dituzte, irtenbide teknologiko eta jasangarriak proposatuz hainbat arlotarako; besteak beste, diseinuaren, industria-prozesuen, biomedikuntzaren eta automozioaren arloetarako. Guztira 11 sari banatu dira, startup horiek Mondragon Unibertsitateko ikasleak hartzeko, laguntza teknologikoan inbertitzeko eta ikasleek trebatzen eta euren proiektua garatzen jarraitzeko. Fagor Taldearen, Orbearen, KREANen eta MONDRAGON Korporazioaren laguntzari esker lortu dira bekak, enpresa horiek talentu teknologikoa eta lurraldean enplegua eta aberastasuna sortzea sustatzen dute eta.

Aurtengo edizioan 32 startupek eman dute izena, eta haietatik 11k irabazi dute saria. Zehazki, Talentuaren kategorian, 5 sari banatu dira —saria beka bat da, urtebetekoa gutxienez eta bi urtekoa gehienez, startupak ingeniaritzako talentu bat hartzeko—; ACCESITaren kategorian, berriz, 3 sari —1.000 euro laguntza teknologikorako—, eta Prestakuntzaren kategorian, 3 sari —ikasleei bi hilabeteko prestakuntza eta laguntza ematea, oinarri jasangarriko proiektu teknologikoa garatzeko—.

 

Talentuaren saria

Talentuaren saria irabazi duten startupek, beraz, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasle bana hartuko dute, urtebeterako gutxienez eta bi urterako gehienez. Hona hemen irabazleak: SATOP, 3D inprimaketaren onurez baliatuz kirol-oinetakoetarako zolak ekoizten dituena; Keibaran System, material zeramikoa eta harri naturala edo sintetikoa ebaki eta manipulatzeko sistema eramangarria, langilearen osasunerako arriskurik ez duena; LUP, adinekoei edo dislexia duten pertsonei irakurtzen laguntzen diena; BAI, eta Dryfing, neoprenozko jantziak garbitu, lehortu eta desinfektatzen dituena. Kategoria horretako startup irabazle bakoitzak 11.000 euro jasoko ditu urtebetean —edo 25.000 euroraino bi urtean—, ikasle bat lantaldean sartzeko.

 

ACCESITaren saria

Kategoria horretako startup irabazle bakoitzak 5.000 eurorainoko saria jasoko du, laguntza teknologikoan inbertitzeko. Hauek dira 3 saridunak: Nido, eraikuntzan ingurumen-inpaktua murrizten duten materialak sortzen dituena; Protiberia, intsektu batek —Tenebrio Molitor izenekoak— sortzen duen proteina jasangarria ikertzen duena, eta Bizi Flow, norberaren zainketarako eta etxeko garbiketarako 300etik gora produktu biodegradagarriz, jasangarriz eta beganoz osatutako katalogoa duena.

 

Prestakuntzaren saria

Azken kategoria honetan, hiru proiektu sortu berri izan dira irabazleak. Startup horietako bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu, ikasleek trebatzen eta euren proiektua garatzen jarrai dezaten: Bask3D, enpresa txikietarako 3D inprimaketa-zerbitzuak eskaintzen dituena; Enkar Automation, industria-prozesuen automatizazioan diharduena, eta One Key, txartel mugikorren inguruko zerbitzuen integrazioan ari dena.

 

Erronka: ekintzailetza teknologikoa

Lehiaketaren bidez, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak unibertsitatearen erronka estrategiko bat lortzen lagundu nahi du: 2030erako Europako ekintzailetza teknologikoaren erreferente bat izatea, hain zuzen. Halaber, beste helburu hauek ere lortu nahi ditu: Mondragon Unibertsitateko ikasleen eta irakasleen ekintzailetza sustatzea; enpresekiko harremanak sendotzea, industriaren arloan barne-ekintzailetza jasangarria sustatuz, eta gizarte-aberastasuna sortzea, bereziki unibertsitatearen eragin-eremuan.

 

Enpresa laguntzaileak

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hainbat urte daramatza lehiaketa bultzatzen, eta, urteotan, enpresa askok egin dute bat harekin. Aurtengo edizioan, Fagor taldea, Orbea, KREAN eta MONDRAGON Korporazioa dira laguntzaile nagusiak; denen artean, 100.000 euroko ekarpena egin diote aurtengo edizioari, ekintzailetza-lehiaketak aurrera egin dezan. Kooperatiba horiek Gipuzkoan dute egoitza nagusia, eta konpromisoa dute lurraldeko industria-sarea indartzeko eta bertan kalitatezko enplegua sortzeko; hori dela eta, lehiaketa babestuz, beren konpromiso sozialak sustatzen dituzte.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

28/06/2024

noticia

VS Decok zure etxebizitza diseinu fotorrealista batean bihurtzen du

Adimen artifizialeko teknologiaren bidez, etxebizitza barne-diseinurako aukera amaigabeak eskaintzen dizkie jabeei, bezeroei eta erosle potentzialei

28/06/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

27/06/2024

noticia

AI, IoT eta Robotika, industria eraginkor eta jasangarriago baterako startupen eta BINDeko enpresa liderren lankidetzarekin

BIND Demo Day ekitaldiaren ondoren (400 pertsona baino gehiago bertaratu dira), 9. deialdia egin da, sektoreko 12 erronkari erantzuteko gai diren teknologiak dituzten startupentzat, eta irailaren 6ra arte egongo da zabalik.

26/06/2024

noticia

Mondragon Unibertsitateak proiektu teknologiko jasangarriak sustatuko ditu beka bitartez

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskolak ideia berritzaile, teknologiko eta jasangarriak saritu ditu, «Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards» lehiaketaren edizio honetan aurkeztutako 32 startupen artean.