Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

08/07/24

noticia

Salupequesek osasun-profesionalen laguntza pertsonalizatua eskaintzen du

Elena Jurado haur-fisioterapeutak antzeman zuenez, "merkatuan ez zegoen familientzako haurren osasunari eta prebentzioari buruzko informazio profesionalizatua aurkitzeko erreferentziazko gunerik, ezta haurren osasunean espezializatutako osasun-profesionalen direktoriorik ere". Inkesta batzuk egin zituen profesional eta familien artean, eta bi kasuetan, zerbitzu horrekiko interesa agerian utzi zuen. Horregatik, 2023ko abuztuan, Salupeques proiektua garatzeari ekin zitzaion. 

Arabako enpresak plataforma bat eskaintzen du profesionalek etxez etxe eta online informazioa eta aholku pertsonalizatuak emateko. Horrela, laguntza osagarria ematen die osasun-zerbitzu publikoei eta osasun-aseguruei, ama haurdun geratzen denetik nerabezaroaurrera arte. 

"Klinika txikientzako eta osasun-profesional autonomoentzako bilatzaileetan SEO posizionamendu-zerbitzuak eskaintzen ditugu, ikusgarritasun handiagoa eta salmenta gehiago emateko", azaldu du Elena Jurado Salupequeseko CEOak. Hau da, bezeroen etxetik gertu, balidatutako profesional sanitarioak bilatzeko, haien profil profesionalak, lan egiten duten eremuak, tarifak eta abar kontsultatzeko plataforma bat. "Marketineko eta salmentetako zerbitzu eta tresnen plataforma baterantz ari gara eboluzionatzen". 

Gaur egun, Espainiako lurralde osoan jarduten du, baina enpresako CEOak antzeman du "Espainiatik kanpo ezer berdina ez dagoela"; horregatik, plataforma nazioartera zabaldu nahi du. Salupeques-ek proiektuaren benetako trakzioa probatu nahi du, hau da, profesionalak haien zerbitzuengatik ordaintzeko prest daudela baieztatzeko gura du. Beraz, "bigarren merkatu batean probatuko dugu, ziurrenik Mexikokoan". 

Gaur egungo helburua familientzako osasun-hezkuntza beharrari erantzuna ematea da. Hori dela eta, familientzako prestakuntza-plataforma bat ezartzen ari da, osasun-langileek irakatsia; izan ere, "guraso asko nahiko galduta daude gaixotasun jakin batzuei aurre egiten dietenean edo, besterik gabe, osasun-profesional baten eskutik prebentzioari buruzko informazioa jakin behar dutenean", dio Elena Juradok. 

Datorren urtean, haurren patologietarako IAn oinarritutako autodiagnostiko-sistema bat garatuko du, "familiek haien seme-alabek izan dezaketen edozein nahasmenduren lehen aurrediagnostikoa izan dezaten", argitu du Salupequeseko CEOak. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza...), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

05/09/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

03/09/2024

noticia

Ekintzailetza, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala: U.Lab 2024

U Teoria Otto Scharmer-ek garatu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan. Teoria honek jakinahiarekin, gupidarekin eta adorearekin dugun konexioa sustatzen duen prozesuan barneratzen gaitu.

03/09/2024

noticia

Fitnessa irauliko duen kirol sare soziala: Naiz Band

“Naiz Band kirol aplikazio bat baino gehiago da; komunitate bat da”

31/08/2024

noticia

Panarama: “Ikus-entzunezkoa euskal enpresen marketin eta komunikazio estrategiak birdefinitzen ari da”

Ekoiztetxe bilbotarra erreferente nagusietako bat da Euskadin, erakunde eta markentzako bideo korporatibo eta publizitarioen sorkuntzan