Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

20/09/24

noticia

Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian

Finantzen Euskal Institutuak (FEI) gazte ekintzaileentzako mailegu bidezko finantzaketa-lerro espezifiko bat jarriko du abian, ekintzailetza babesteko ageriko neurri gisa. Hala aurreratu du gaur Ogasun eta Finantzetako sailburu Noël D 'Anjouk, AJEBASK Euskadi Enpresari eta Enpresari Gazteen Federazioak Gasteizen antolatutako foroaren inaugurazio-ekitaldian.

D'Anjouk neurri hori kokatu du Eusko Jaurlaritzak hasi berri den legealdi honetan ekintzaileei laguntzeko eta babesteko duen jarreraren barruan, batik bat “gazteentzako kalitatezko enpleguak sortzeko erronkaren barruan, gazteek soldata onak, lan-bizitzarako baldintza onak, asmo handiko garapen profesionala, lan-malgutasun handiagoa eta kontziliazio-aukerak izan ditzaten”.

Ogasun eta Finantzetako sailburuak foro honetan nabarmendu duenez, lankidetza publiko-pribatu "handia" da "Euskadiko garapen ekonomikoaren formula, eta Europan erreferente bat da arlo horretan egin dugun ibilbideagatik". Ildo horretan, D 'Anjouk klusterren sarea praktika horren "lehen mailako enbaxadore" gisa nabarmendu du.

Sailburuaren iritziz, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza estua funtsezko tresna izan da Euskadin lehiakortasuna sustatzeko politikak ezar daitezen, eta, gainera, aukera eman du eskura dauden funts publikoen inpaktu soziala handitzeko, merkatuko akatsak zuzentzeko eta inbertsio pribatuak bideratuko dituzten pizgarri eta seinale egokiak ezartzeko.

Ogasun eta Finantzetako sailburuak ekitaldiaren amaiera baliatu du Ajebask Euskadi zoriontzeko eta lehen urrats hauetan bere Sailaren babesa adierazteko, baita planteatutako erronkei keinu egiteko ere: “Gustatuko litzaidake etorkizunari anbizioz begiratu ahal izatea, eta Euskadik bere lehiakortasun-mailak mantentzea eta hobetzea, tokikotik lehiatzen ari baikara mundu global batean; hain zuzen, ziurgabetasunez beterik dagoen eta, aldi berean, aukera izugarriak dituen testuinguru batean”.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

20/09/2024

noticia

GAME.EUS azeleragailuko taldeek Europako gaming ekitaldirik handienera aktiboki joateko aukera izan zuten.

Bere helburua inbertitzaile eta publisher-ekin biltzea zen, gaming munduan dituzten proiektuak ezagutzera emateko.

20/09/2024

noticia

Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian

"Euskadiko garapen ekonomikoaren formula, eta Europan erreferente bat da arlo horretan egin dugun ibilbideagatik".

19/09/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

19/09/2024

noticia

Innitius enpresak Adimen Artifizialaren bidez emakume haurdunen eta jaioberrien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea lortu du

Startupak bere lehen gailu mediko eramangarria diseinatu du, momentuan eta zehaztasunez garaiz aurreko erditzearen arriskua eta erditzearen indukzioaren arrakasta-aukerak diagnostikatzeko gai dena.