Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

01/04/19

noticia

Gogoa Mobility: armadura baten indarra

 

Hiru urte eskasean, Gipuzkoako Gogoa Mobility ETEa mundu mailako erreferente bihurtu da industria eta osasun arloetarako exoeskeletoen garapenean

 

I+G-ren alde egin duen apustu irmoari esker, une honetan Euskadin dago exoeskeletoak fabrikatzeko eta saltzeko baimena duen Europako enpresa bakarra. Titaniozko edo karbono zuntzezko armadura moduko bat da, pertsona baten bizkarrera edo gerrira egokitzen dena eta mugimendua eragiten duena serbomotor edo sistema hidrauliko baten bidez. Eta horrek guztiak helburu bikoitza du: mugikortasun arazo larriak dituzten pazienteen bizitza hobetzea eta, lantegietako langileen kasuan, objektu astunak altxatzen eta manipulatzen laguntzea inolako kalte fisikorik eragin gabe.

Testuinguru horretan sortu zen Gogoa Mobility Robots enpresa gipuzkoarra. Goi-mailako Ikerketa Zientifikoen Kontseiluko spin off bezala sortu zen, eta hiru urteren buruan txoko bat lortu du robotika eramangarriaren sektorean. Gainera, hornitzaileen parke esklusibo bat bultzatu du Uribe Kostako ETEen artean. Enpresako zuzendari Carlos Fernández Isoirdek konpainia berezi honen giltzarriak aztertu ditu.

 

Mugitzeko ezgaitasuna duen pertsona batek –adibidez, gurpildun aulki batean dagoen norbaitek- amets egin dezake robotikari esker?

Bai. Robotikari esker posible izango da egoera horretan dagoen pertsona bat oinez ikustea, baina ez hori bakarrik, zeren giltzarria izan baitaiteke iktus baten ondorioz lesio partzialak dituzten pertsonak errehabilitatzeko edo mugikortasunean eragina duen endekapenezko gaixotasun neurologiko bat duten pertsonen bizitza hobetzeko.

 

Baina posible da egoera horiei buelta ematea?

Bai, hainbat kasutan lortu dugu lesioa leheneratzea eta pertsonek mugikortasun-patroi askoz hobea izatea.

 

Zein da Gogoaren balio bereizgarria?

Gure errehabilitaziorako exoeskeletoa da 2A mailako CE ziurtagiria duen Europako exoeskeleto bakarra. Munduan bost enpresak bakarrik daukate ziurtagiri hori.

 

Nola definituko zenuke zuen egitura?

Egitura elektro-mekaniko bat da, gorputzari egokitzen zaiona kanpoaldetik eta beheko artikulazioak (hankak) edo goikoak (besoak, aldaka eta bizkarraren zati bat) erreproduzitzen dituena pazienteak galdu duen mugikortasuna berreskuratzeko. Edo, industria arloan, kargak errazago mugitzen laguntzeko, inolako kalte fisikorik eragin gabe.

 

Zein abantaila eskaintzen ditu zuen garapenak industri arloan, adibidez, muntaia-kate batean?

Funtsean, exoeskeletoak eutsi beharreko pisua murrizten du karga astunak mugitzean edo denbora luzez besoak eta eskuak sorbalden gainetik jarrita lan egin behar denean. Exoeskeletoak aukera ematen dizu karga besoekin eusteko posizio horretan baina hainbeste nekatu gabe, zama gerrialdean kontzentratzen delako –non giharrak askoz indartsuagoak, gogorragoak eta lesionatzeko zailagoak baitira-, eta horrela, besoek “atseden hartzen” dutelako.

 

Zein da exoeskeleto industrial baten helburua?

Zalantzarik gabe, lesioak prebenitzea. Pentsa ezazu Espainian ia 40 milioi baja egun hartzen direla giharretako lesioen ondorioz eta horrek 1.700 milioi eurotik gorako kostua duela. Euskadin laneko bajen kostuaren ia erdia gihar eta hezurretako lesioek sortzen dute, beraz, normala da enpresak horren inguruan mugitzea eta teknologia berriak aztertzea, lagungarri izan baitaitezke pertsonentzat, eta ez lehiakide.

 

Eta hortik aurrera?

Hortik aurrera, exoeskeleto industrial batek langile baten lana errazten du, baldin eta denbora luzez mugimendu berberak egin behar baditu (halaxe gertatzen da, adibidez, logistika, retail edo automozio sektoreetan).

 

Non muntatzen dituzue zuen garapenak?

Hemen, etxean, %100ean. Urretxun dugun egoitzan diseinatzen eta fabrikatzen ditugu exoeskeleto guztiak, kasu honetan, ia “kartara” eginiko piezak ematen dizkiguten hornitzaileen parke batek lagundurik. Hiru urteotan lan asko egin dugu gure inguruko enpresa horiek kualifikatzeko, baina merezi izan du.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik