Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

14/05/19

noticia

Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren 13. ediziora aurkezteko epea zabaldu da

Bi modalitatetan bereiztuko dira proiektuak: negozio ideia berritzaileak; eta merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak. Emakume ekintzailearentzako aipamen berezia ere
egongo da.

Aurtengo edizioan, berrikuntza bezala, bi modalitateetako
irabazleei beraien proiektua ezagutzera emateko sustapen
bideo bat oparituko zaie.

Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, urtero antolatzen duten Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren 13. edizioa abiarazi dute. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako lehiaketa honetara proiektuak aurkezteko azken eguna maiatzaren 24a izango da.

Lehiaketara, 2018 urteaz geroztik Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarrita edo 2019an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaile guztiak aurkeztu daitezke. Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen ekimen honek bi modalitate eta aipamen berezi bat bereizten ditu edizio honetan:

  • Negozio ideia berritzaileak. 2.000€-ko sariarekin.
  • Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak. 1.500€-ko sariarekin.
  • Aipamen berezi gisa, Emakume ekintzaileari banatuko zaion 500€-ko saria ere egongo da.

Oharra: sariak ez dira beraien artean bateragarriak izango.

Bi modalitateen kasuan, saria eskuratzen duten ekintzaileek Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean dagoen enpresa-haztegian kokatzeko erraztasunak izango dituzte eta, enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza jasoko dute erakunde antolatzaileen eskutik. Halaber, erakunde antolatzaileek kudeatzen dituzten programa ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute eta ekintzaileentzako beraien proiektuak sustatzeko lagungarri izango zaien bideo promozional bana ere oparituko zaie aurtengo edizioan.

Sari banaketa ekainaren 7an izango da Etxebarrian ospatuko den Lea-Artibaiko Ekintzaile Egunaren baitan antolatuko diren ekimenekin batera.

Lehiaketan parte hartzeko interesa duten guztiek informazio zabala, inskripzio orria eta lehiaketaren oinarriak eskuragarri izango dituzte Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroaren bulegoetan eta webguneetan / www.azarofundazioa.com / www.leartibai.com /

Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometituriko bi erakunde hauek beraien misioaren baitan jasota dute enpresa berrien sorreraren alde lan egitea, eta ekimen honekin, ekintzailetza kultura hedatzeko eta enpresekin erlazionatutako ekimen berriak sustatzeko ahalegin berezia ere egiten dute. Horrela, bere edizio guztietan 200 proiektutik gora aurkeztu dira lehiaketara eta inoiz ez da saririk esleitu gabe gelditu. Guztira, 35 proiektu saritu dira eta 75.000€ baino gehiago banatu dituzte erakundeok sarietan.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du

03/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa