Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

14/05/19

noticia

Storytelling giltzarriak startup-ei beren burua hobeto saltzen laguntzeko

 

Gartner aholkularitzako Ikerketako zuzendari Ed Gabrys-ek komunikazio limurtzaileari buruzko ikastaro bat emango du

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak antolatu du jardunaldia, maiatza 24, 9.30 - 11.30

Izen-ematea: info@bcsc.eus

 

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) enpresen estrategia eta lidergo arloko nazioarteko aditu Ed Gabrys ekarriko du Bizkaira maiatzaren 24an. Gartner aholkularitza ospetsuko Ikerketako zuzendariak startup-entzako tailer bat eskainiko du komunikazioari aplikatutako storytelling teknikei buruz. Aukera paregabea izango da enpresa berriek ikas dezaten nola egin behar dituzten beren proiektuen aurkezpenak entzuleen interesa eta jakin-mina pizteko.

 

SPRI Taldean integratutako Basque Cybersecurity Centre-k antolatu du jardunaldia eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioetan egingo da. Topaketa beraizik zuzentzen zaie komunikazioa hobetu nahi duten jarduera-sektore guztietako startup-ei, helburua delarik beren inbertitzaile, bezero edo kolaboratzaileen arreta piztea. Hala, enpresen estrategiako aditu Ed Gabrys-ek aurkezpen on baten giltzarriak azalduko ditu bere hitzaldian: Storytelling teknikak Pitching limurtzaile bat egiteko.

 

Proiektu bat garatzea bezain garrantzitsua da ezagutzera ematea proiektu horren bidez sortutako produktu edo zerbitzu berritzailea. Horregatik, funtsezkoa da azalpen eraginkorrak ematen jakitea.  Baina enpresa teknologikoek konplexutasun tekniko handiko hitzak erabiltzen dituzte, eta aurkezpenak egitean batzuetan zaila izaten da entzuleen interesa piztu eta erakartzea. Ikertzaileak esan du teknika narratiboak erabili behar direla horretarako, hots, esan beharrekoa modu erakargarri eta zuzenean transmititzeko.

 

Ed Gabrys-ek 30 urtetik gorako esperientzia du enpresen lidergo arloan. Duela 6 urtetik Gartner CIO Research aholkularitzako Ikerketako zuzendaria da, non laguntza ematen baitie enpresa eta antolakundeetako arduradunei lidergoan eta plangintza estrategikoan trebatzeko. Gainera, ibilbide luzea egina du finantza sektoreko konpainietan, energia arloko industrietan eta startup-etan, teknologo eta enpresen estrategiako aholkulari bezala.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik