Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

20/05/19

noticia

Mundu mugikorrerako garapen eta marketin joerak Bilbapp ekitaldian

 

Tellmewow, Appsamblea eta Present for you startup-ek beren konponbideak aurkeztuko dituzte

 

Maiatzaren 24an egingo da Bilbon aplikazio mugikorren diseinu, garapen eta marketineko Bilbapp ekitaldiaren 3. edizioa. SPRI Taldearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (BEAZen bitartez) babesa duen jardunaldi honek aplikazio arrakastatsuak sortzeko estrategiak eskainiko dizkie bertaratzen diren guztiei.

 

Jardunaldia beraizik zuzendurik dago garapenarekin eta marketinarekin lotutako profilei, bai eta startup, ekintzaile eta ikasleei. Ekitaldiko hitzaldi inspiratzaileen helburua da erabiltzaileak ulertzeko, proiektu erakargarriak sortzeko eta marketin mugikorraren aukerak aprobetxatzeko estrategiak erakustea.

 

Topaketan hiru euskal startup-ek parte hartuko dute eta aplikazioen garapenean izandako esperientziak aurkeztuko dituzte. Tellmewow enpresa gazte bat da, estimulazio kognitiborako casual bideojokoak garatzen dituena. Bere produktu garrantzitsuenetako bat da Entrena tu Cerebro jolas-paketea, dagoeneko milioi bat deskarga baino gehiago dituena. Bilbapp ekitaldian izango da baita ere Appsamblea, prozesu parte-hartzaileak modu seguru, sekretu eta fidagarrian egiteko onlineko bozketa sistema bat. Azkenik, Present for you enpresak crowdgifting aplikazio mugikorra aurkeztuko du, zeinak aukera ematen baitu lagunartean opari kolektiboak egiteko Facebook erabiliz eta oso modu sinplean.

 

Garapen mugikorraren arloko adituek ere parte hartuko dute jardunaldian. Hitzaldietan hainbat gai landuko dira, besteak beste, hauek: produktuaren diseinua aplikazio mugikorretan, growth hacking metodologiak edo posizionamendu estrategiak erabiltzaileak erakartzeko eta mundu mugikorrak enpresa handiei eskaintzen dizkien aukerak.

 

Binima enpresak, Mondragon Unibertsitateak eta Bart Farrellek antolatzen dute Bilbapp ekitaldia. Proiektu ekintzaileentzako Bilbao Berrikuntza Faktoria haztegian egingo da eta izen-ematea dohainik da.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

06/05/2024

noticia

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez

BIND SME laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia webinar baten bidez egingo da maiatzaren 14an

06/05/2024

noticia

Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa

Programa Impact Hub Donostiak bultzatzen du eta 2024ko maiatzetik urrira garatuko da dohainik, Gipuzkoako Foru Aldundiren laguntzari esker.

05/05/2024

noticia

Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du

Enpresa donostiarrak konpainien lehiakortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak eskaintzen ditu

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du