Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

29/05/19

noticia

Berriki sortu da Donowe, proiektu sozialei mikro-dohaintzak egiteko plataforma

 

Bilbon sortutako Donowe startup-a GKE solidario txikiei zuzentzen zaie gehienbat

 

Lau euskal ekintzailek oraintsu abiarazi dute Donowe startup-a, inguruko kausa sozialak babesteko onlineko plataforma bat, sistema erraz, seguru eta gardena eskaintzen duena. Ekimena dohaintza txikietan oinarritzen da eta bildutako dirua oso-osorik erabiltzen da proiektu solidarioak finantzatzeko.

 

Negozio digitalen Demium haztegiaren barruan sortu da, plataformaren lau sortzaileen kezka batetik abiatuta. “Onura soziala sortuko zuen proiektu teknologiko bat abiarazi nahi genuen” azaldu du Vidal Escalantek, Donowe enpresako marketineko buruak “aurretiazko azterlan bat egin genuen GKEen egoerari buruz eta ikusi genuen potentzial handia zegoela, kalean lan asko egin arren, Internet bidezko komunikazioa falta zaielako”.

 

Startup hori bereziki zuzentzen zaie antolakunde eta kausa txikiei, tresna digitalak aprobetxatzeko gaitasun gutxien dutenei. Proiektu hau mikro-dohaintzak jasotzeko plataforma bat da, non edonork egin baititzake dohaintzak puntualki edo hilean behin. “Gure helburua da proiektuak martxan dauzkaten antolakunde txikiei laguntzea ekintza zehatzak garatzen” azaldu du startup-eko marketineko zuzendariak.

 

Proiektuaren beste ezaugarri garrantzitsuenetako bat da bildutako dirua oso-osorik eta zuzenean iristen dela aukeratutako antolakundera, hau da, kausa solidario zehatz horretara, eta antolakundeekin sinatutako kontratuak bermatzen du hori. Plataformak babesle, fundazio eta enpresa kolaboratzaileen bitartez lortuko du sostengarritasun ekonomikoa.

 

Donowe Euskadin kokatutako hamarretik gora proiektu solidariorekin abiarazi da. Arlo desberdinetako proiektuak dira: laneratzea, hezkuntza, gaitzei buruzko ikerketa edota animalien babesa, adibidez. Plataforman sartu ahal izateko balore sozial batzuk eta gardentasun balore batzuk bete behar dituzte. Hona hemen plataformak bultzatutako kausa batzuk: gizarteratze eta laneratze arloko Josenea GKEa, galgo zakurrak erreskatatu eta adoptatzeko Galgoleku elkartea eta Go Maialen elkartea, 8 urteko Maialen neskatoari tratamendua emateko funtsak biltzen dituen proiektua (Maialenek Donohue sindromea du, munduan hiru kasu ezagun baino ez dituen gaixotasun bat).

 

Demium #AllStartup

Demium oinarri teknologikoko enpresa proiektuentzako haztegi bat da, egoitzak dituena Bilbon, Valentzian, Madrilen, Bartzelonan eta Malagan. Ekainaren 7tik 9ra talentua konektatzeko Demium #AllStartup ekitaldia egingo da Bilbon. Asteburu horretan, parte-hartzaileek taldeak osatuko dituzte proiektu pilotuak garatzeko eta ondoren profil onenak aukeratuko dira Demium hazkuntza-programarako. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 3ra arte.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

02/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.