Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

10/06/19

noticia

Donostiako LABe-Digital Gastronomy Lab-en ekintzailetza gastronomikoari buruzko topaketa bat egingo da ekainaren 21etik 23ra bitartean

“San Sebastian Gastronomy Startup Weekend” ekitaldian, gastronomiarekin eta berrikuntzarekin lotutako ideiak eta proiektuak garatu eta, epaimahaikide eta mentore adituen laguntzaz, negozio-eredu bihurtzeko aukera izango dute ekintzaileek.

Ekitaldia Tabakalerako LABe – Digital Gastronomy Laben izango da ekainaren 21etik 23ra, eta ekintzaile, sortzaile, foodie, diseinatzaile, chef eta komunikatzaileei zuzenduta dago, besteak beste.

Ekainaren 21etik 23rako asteburuan, Basque Culinary Centerreko LABe-Digital Gastronomy Laben, “San Sebastian Gastronomy Startup Weekend” egingo da, alegia, ekintzaileei, epaimahaikide eta mentore adituen laguntzaz, gastronomiarekin lotutako ideiak eta proiektuak eraldatzeko eta proiektatzeko moduak irakatsiko dizkien ekitaldia. Arlo gastronomikoaren ekoizpen-, banaketa-, eraldaketa- eta kontsumo-faseetako erronketako batzuei irtenbidea emateko aplikazio, plataforma, gailu, ekipamendu eta bestelako negozio-eredu berritzaileak jorratzeko aukera izango da.

Ekintzailetza helburu duen topaketa honek berrikuntza irekiko ekosistema sortzeko asmoa du, ekintzaileek partekatzeko, ikasteko, sortzeko, beren komunitatea indartzeko eta dibertitzeko aukera izan dezaten. Donostiako Startup Weekend ekitaldia, Techstars ekintzaileei laguntzeko sare globalak sustatutakoa, sektore guztietako pertsonei irekita dago baldin eta berritzaileak, sortzaileak, foodieak, diseinatzaileak, ingeniariak, chefak eta kudeatzaileak badira, besteak beste. Munduko 140 herrialdetan baino gehiagotan egin izan dira Startup Weekend ekitaldiak, baina gastronomiaren balio-kateari buruzko hau Donostian egingo den lehena izango da.

Parte-hartzaileek aurkeztuko dituzten ideiak eta proiektuak gastronomiaren balio-katea hobetzeko edozer arazo edo proposamenekin lotura izan dezake (prototipo fisiko bat, elikagai bat, metodologia berri bat edota web edo mugikor aplikazio bat sortzea, adibidez). Parte-hartzaileek taldean egingo dute lan ideia hori sortzen eta eraldatzen, epaimahaikideen eta mentoreen feedbackarekin.

Ekitaldia ostiraleko 18:00etan hasiko da; parte-hartzaileek ideiak sortu eta azalduko dituzte. Ondoren, onenak hautatuko dituzte han sortutako taldeek gara ditzaten larunbatean eta igandean, hainbat dinamikaren bitartez. Ideiak nitxo edo arazo jakin batekin erlazionatuta egon daitezke, eta horien irtenbideak gastronomiaren arloan pertsonei onura ekartzeko, eraldaketa bat sortzeko, eragin positiboa eragiteko eta bideragarritasun ekonomikoa izateko balioko du.

Jardunaldietan hainbat epaimahaikide eta hamar bat mentore aditu izango dira, guztiak tech fooden, berrikuntzaren, diseinuaren, inbertsioaren eta ekintzailetzaren arlokoak. Gainera, parte-hartzaileek ekintzaile arrakastatsuen hitzaldiak entzuteko aukera izango dute, eta ideia bat nola bideratu, azkar prototipatu, negozio-eredu bihurtu eta aldaketarekiko moldagarri izan ikasteko ere bai.

Igande arratsaldean, taldeek beren proiektuak aurkeztuko dituzte eta irabazle bat aukeratuko da. Saria “Culinary Action!”en ekintzailetza babesteko programen laguntza izango da, hau da, ekintzailetza eta gastronomiarekin lotutako negozioen sorrera sustatzen duen Basque Culinary Center-en ekimenarenak. Bestalde, talde irabazleko kideek hiru hilez LABe-Digital Gastronomy Laben espazioak erabiltzeko aukera izango dute.

Ekitaldi honetan, LABe-Digital Gastronomy Labek eta Basque Culinary Center-ek gastronomiaren berrikuntza eta ekintzailetza sustatu eta nabarmendu nahi dute, espazio berria sektorean kokatzeko eta, gainera, ekintzaileen eta berritzaileen komunitatearen arteko harremanak sendotzeko.

Izena eman daiteke jada https://www.eventbrite.com/e/san-sebastian-gastronomy-techstars-startup-weekend-tickets-61615094406 webgunean. Leku berean, egitarauari, mentoreei eta epaimahaikideei buruzko informazioa dago.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.