Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

08/11/19

noticia

Only One, hemen dago iada Enpresa Likidoa

Eraldaketa digitalaren aroan, hainbat tresna daude, baina, berrikuntza eta sormena dira elementu bereizleak. Hauek soluzio azkarrak, prozesu eraginkorrak eta harago ikusten dituzten ideiak aurkitzera garamatzate. Hemen da Enpresa Likidoa jokoan sartzen denean.

"Duela urtebete, komunikazioaren arloko profesional talde batek proiektu bat abia jarri genuen, gure espezialitateetan garatzeko identifikatu genituen etorkizuneko zailtasunei erantzuteko… OnlyONE sortu genuen, eta Enpresa Likidoaren eredua hartu genuen, bai antolaketa, ekoizpen eta bizi-metodologia batez hornitzeko. Metodologia horri esker, lankidetza-konpromisoari forma profesionala eman ahal izan diogu …”, dio Carlos Narganes, proiektuko kidea.

 

Enpresa Likidoa geratzeko etorri da

Ia mundu guztia ados dago enpresen erronka nagusietako bat aldaketetara egokitzea da eta, zehazki, aldaketa hauen abiadurara.

Erakundeek zailtasunak dituzte etengabe birdimentsionatzeko, proiektuen beharrei egokituz eta baita eragile guztien arteko harreman modu berriak bilatzera gero eta gehiago bideratuta dagoen merkatuaren arauekin elkarreraginean aritzera. Enpresa Likidoaren ereduaren ezaugarri nagusietako bat, hain zuzen ere, lantaldeak armatzeko gaitasuna da, proiektu jakin bat egiteko, hura bukatutakoan desegiteko eta hurrengo proiekturako beste bat osatzeko.

Gure marka partikularrak mantentzen jarraitzen ditugu, baina, aldi berean, Onlyone-Enpresa likidoaren garapenarekin konprometituta gaude. Metodologia propioa dugu, barne prozesuak, eta nahiz eta hainbat profesionalek parte hartzen proiektu batean, bezeroak marka bakarreko in-put-ak jasotzen ditu, solaskide bakarrarekin, baina jakinda, berarentzat lan egiten duen talde oso bat dagoela.

 

OnlyONE-ENPRESA LIKIDOATIK egiten duguna

Enpresa eta erakundeek beren negozio-garapeneko helburuak lortzeko eta beren proiektuak komunikazioaren bidez abian jartzeko irtenbideak eskaintzen ditugu. Modu arin, teknologian oinarrituz eta proaktibitatearen eta konpromisoaren bidez bazkide estrategikoen rola emanez.

Gure puntu gogorra marketin digitala, diseinu grafikoa eta komunikazio korporatiboa dira, baina dagoeneko beste espezialitate batzuetako profesionalak sartzen ari gara, hala nola bideoa edo programazioa. Denbora asko eman dugu gure funtzionamendu likidoa arautzen duten konpromiso-arauak ezartzen: Ekonomiaren gainetik, talentuan inbertitu, holokrazian oinarritutako eredua, autokudeaketa zirkularrari dagokionez, Baina hartara egokitua, ez zorrotzegia; Eta erabateko konbentzimendua aliantzak ehuntzeko eta lankidetza sortzaileak ezartzearen betebeharrean.

Enpresa likidoaren ereduaren diziplina anitzeko izaerak aukera ematen digu bezeroentzako proiektuei ekiteko - badugu enpresa multisektore garrantzitsu baten web orria berriz diseinatzeko proiektua, Brandinga eta komunikazio digitaleko tresnak sortzea industria enpresa batentzat, startup berri batentzako bideo-spot bat sortzea eta Merkataritza Zentro baterako kanpaina baten komunikazioa-. Baina, aldi berean, produktu propioak sortzearen aldeko apustua egiten dugu, hala nola komunikazioko prestakuntza tailerrak edo sektore zehatzetarako zerbitzu espezializatuen paketeak.

Enpresa Likidoa bezalako ereduak hemen daude jada, eta argi dago geratuko direla, baina soilik etorkizun on bat izango dute leihoak irekita mantentzen badituzte eboluzionatzeko aukera emango dieten ekarpenak etengabe jasotzeko. Horretarako, oso garrantzitsua da ezagutza eta esperientziak partekatzea. Zorionez, oso ondo doakigun eskenatoki bat aurkitu dugu gure theglocal.network aliatuei esker, URL hau jarraituz: www.onlyone.network, edonork sar daiteke informazio hau partekatzen dugun ekosisteman, baita proiektuen kudeaketara, eta sortzen dugun jarduera guztia bertan agerian usten dugu.

Baina norbaitek, Enpresa likidoaz modu konbentzionalagoan hitz egitea nahiaago badu, ere harremanetan jarri daiteke gurekin posta elektroniko honen bidez: onlyone@onlyone.network.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

25/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen