Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

25/11/19

entrevista

Aitor Peña, EKIONA: “Apostu segurua”

Eguzki-energia aprobetxatu beharreko ondasuna dela ideia jarraituz eta gure eguneroko bizitzan dugun argiztapen beharrari lotuz, Ekionan argiteria sistema publikorako eguzki farolak diseinatu, garatu eta fabrikatzen dituzte: “Gure bezeroen beharrak asetzeko argiztapen konponbiderik onena eskaintzen dugu; oro har, administrazio publikoak, udalerriak, eraikuntza-enpresak, ingeniaritzak eta enpresa instalatzaileak”.

 

Farolak eguzki argiz kargatzen dira egunez, gauez argiztatzeko. Baina, gainera, adimentsuak dira!

Bai horixe! Farolen funtzionalitateen kudeaketa integrala egiten dugu, software adiskidetsu eta intuitibo baten bidez kudeatuak izateko aukera eskainiz.

 

Zein abantaila eskaintzen dituzte beste farola konbentzionalagoekin alderatuta?

Gure abataila energiaren 'zero kostuan’ da, baita ingurumena errespetatzen dugula CO2 emisioak 0ra murriztuz, eta farolaren telekudeaketa eskaintzen dugu; egunen ehuneko 100an argia dagola ziurtatzeko.

Osagai onenekin lan egiten dugu, gure produktuen kalitate gorena ziurtatuz: apustu segurua da, zalantzarik gabe.

 

Gaur egun, zeintzuk dira zuen bezero/sektore nagusiak?

Gure bezeroak hainbat profiletakoak dira, baina, funtsean, erakunde publikoetan zentratzen ari gara, hala nola gobernuetan, Aldundietan, Udalerrietan … eta enpresa-eremuan, batez ere, eraikuntza-enpresetan, ingeniaritzetan eta enpresa instalatzaileetan.

 

Eta zuen produktuak nazioarteko hainbat merkatutara zabaltzea lortzen ari zarete.

Gure helburu nagusia, gaur egun finkatuta gauden estatuko merkatuan hazten jarraitzeaz gain, kanpora begiratzea da; esportatzen hasiak gara jada, eta, horregatik, nazioartekotzea erraztuko diguten azoka eta ekitaldietan parte hartzen saiatzen gara.

 

Hain zuzen ere, Bartzelonako 2019ko Smart City Expo World Congress-en parte hartu duzue. Aukera berririk sortu al da?

Azoka positiboa izan da; harreman onak izan ditugu, eta ziur asko, estatuko eta nazioarteko salmentak ekarriko dizkigute.

 

Bukatzera goaz Aitor, zeintzuk dira zuen etorkizuneko erronkak?

Ekiona bere zerbitzu-kalitateagatik eta osagai berritzaile handiagatik bereizten da. Ez dago aurre egiten digun proiekturik! Smart Cities-etara egokitutako irtenbideetan erreferente izatea da gure eginkizuna.

Eta esportatzea da gure helburua baina, Estatuko merkatuan begirada inoiz galdu gabe, berebiziko garrantzia duena guretzat. Eta horretarako, elkarlana, lankidetza eta laguntza beti dira oso ongi etorriak!

 

+info: www.Ekiona.com

ekiona

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du

03/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa