Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Leer más

MENUA

26/11/19

entrevista

“Gure wakepark-ak wakeboard, paddle surf eta yoga praktikatzeko leku perfektua da”

Euskadik dagoeneko wakepark propioa izateaz harro senti daiteke, Alemania, Frantzia edo Erresuma Batua bezalako herrialdeek bezala. Gatikan kokatuta, Lakuetxe garagardotegi zaharreko laku artifizialean, Butroeko gaztelutik oso gertu, uretako kirol zaleei wakeboard (uretako eskia) bezalako modalitate batez gozatzeko aukera ederra emango die, honetaz gain, paddle-surfaz eta yoga praktikatu ahal izango da bertan. Josi Lekandarekin solasean egongo gara, proiketuaren haren ‘alma materrra’ eta sustatzaile Nagusia dena.

 

Josi, imajinatzen dugu proiektu honen atzean natura kirol nautikoekiko grina handia dagoela …

Halaxe da, nire bizitza itsasoa izan da beti. 21 urte bete arte errugbian jokatu nuen, baina gero munduan zehar ibili naiz, Bilboko Portuan lan egiten nuen bitartean. Mexiko bisitatu dut, Hego Amerika osoa… Gainera, surf gida bat itzuli dut ingelesetik gaztelaniara. Gero, snowboarekin zaletasuna piztu zitzaidan eta kirol honi buruzko beste "Michelin" gida bat egin nuen.. Egia esateko, mota guztietako uretako kirolak egin ditut.

 

Nola jaio zen proiektu hau sortzeko ideia?

Txinara surf txapelketa batez gozatzeko egin nuen bidaia batean jaio zen. Han, marka baten ordezkari zen pertsona bat ezagutu nuen, eta honek Wakeboard Winch (uretako eskia) makina bati buruz hitz egin zidan. Makina oso interegarria iruditu zitzaidanez, bateriaz funtzionatzen zelako, Europan bere distribuzioarekin lagundu ahal izango niokeela poposatu nion. Orduan gogoratu nintzen, Gatikan lagun bat nuela eta honek Lakuetxeren lakuaren jabea sean. Ura bainurako egokia zela egiaztatu ondoren, wakeboard praktikarako makina instalatzeko aproposa izan zitekeela erabaki nuen. Honekin batera, bertan wakepark bat irekitzea pentsatu nuen, uretako kirolez gozatzeko, hala nola paddle surfaz eta yogaz, besteak beste.

 

Eta zertan datza funtsean Wakeboard?

110 metroko luzera duten bi dorrek eusten duten kable-eski elektrikoa da, gure kasuan. Kable honekin abiadura erregulatu daiteke. Era berean, bi arrapala ditu, horien gainean jauziak egiteko balio dutenak. Ikasteko oso erraza den kirola da, eta oso azkar hobetu dezakezu zure teknika.

 

Zer instalazio dituzu Gatikan?

Gure wakepark-ak wakeboard, paddle surf eta yoga praktikatzeko leku perfektua da. Bertan, 19.857 metroko eremu naturalaz goza daiteke, 10.000 metroko hedadura eta 140 zentimetroko sakonera duen laku artifizialarekin. Wakeboard praktikatzeko makinaren teknologiari dagokionez, oso erraza da, motorra elektrikoa erabiltzen duelako eta, gainera, oso kontsumo gutxi erabiltzen du.

 

Gatika Wakepark ingurumen-eremua aparta da, eta beste jarduera osagarri asko egiteko aukera ematen du …

Lakuak, gehienez, 1,40 eta 160 metroko altuera du. Lakuaren beste aldean paddle surfa, skatea eta yoga eskaintzen ditugu. Taldean eta banaka egiteko sesioak eskaintzen ditugu. 15 eurogatik kanoak ordu batez har daitezke, edo paddle -surfa praktikatu. Horiei skate arrapala bat gehitzen diegu, uretako kirol honetan hasteko ezin hobea dena.

 

Jarduerak egokiak dira adin guztietarako?

Hala da. Mota guztietako pertsonei zuzenduta daude, bai banakakoak, taldeak, edo kolektiboak, baita ikastetxeak etor daitzeke eta ditugun jarduerekin gozatu. Gurpildun aulkian dagoen jendea ere etorri zait, paddle egokituak ditugulako.

 

Bitxia da, hainbeste zaletasun egonda, Euskadin oraindik horrelako instalaziorik ez egotea.

Bada, bai, egia esanda. Oraindik ez dut ulertzen nola ez zegoen wakeparkdun laku gehiago gure lurraldean. Proiektu honetan hasi nintzenean ez zegoen horrelako lakurik Euskadin. Aitzitik, Europan tradizio handia dute wakepark-ak badituzte instalazio hauek, hala nola Alemanian, Frantzian, Ingalaterran, Kroazian …

 

Uribe-Butroe eskualdeak oparitzen dizkigun baliabide bikainekin bat egiten duen ekimen batez ari gara. Imajinatzen dugu era guztietako laguntza eta elkarlana ondo joango dela proiektua aurrera ateratzeko.

Bai, halaxe da. Dena den,

Oso pozik nago proiektuaren emaitzarekin. Gainera, ez dut inolako laguntzarik izan, nire aurrezkiak inbertitu ditut, eta nire etxebizitzaraino konprometitzera iritsi naiz. Beraz asko eskertuko nuke Gatikako Wakepark-a proiektatzeko, bai instalazioak hobetzeko eta baita atrakzio berriak eskaintzeko, laguntza publiko eta pribaturen batekin kontatu ahal izango banu.

 

info+: FACEBOOK www.wakeparkgatika.com

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

09/12/19

noticia

NEXTECH 2019 Vitoria-Gasteizen: Zure prozesuak optimizatu eta bezero gehiago lortu nahi dituzu 2020an?

Autonomoa edo enpresa bat bazara eta mundu digitala interesatzen bazaizu, ezin duzu NEXTECH 2019ko kongresua galdu. Euskal Herri osoko enpresak bilduko dira bertan, merkatuko irtenbide digital aurreratuenetan fokua jartzeko.

09/12/19

noticia

Eneritz Zubizarreta, Globe Testing, Arabako Emakume Enpresaburuaren saria

Ampea Sarien XVIII. edizioa Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian garatu da.

07/12/19

noticia

Multiverse Computing-ek jaso du enpresa proiektu onenaren XIX. Manuel Laborde saria. Polykey proiektua, bigarrena

Manuel Laborde Werlinden Sarien XIX. edizioan, Multiverse Computing eta Polykey aukeratu dituzte aurkeztutako zortzi hautagairen artean