Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

06/12/19

noticia

Elikaduraren balio-kateko emakume ekintzaileak, Euskadiko lehen sektorean etorkizunerako gakoa

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzari atxikita dauden enpresa publikoek “Emakumeen ekintzailetza lehen sektorean” jardunaldia ospatu dute EMAKUNDEren XVI Berdintasunerako Foroaren ingurunean. ELIKAk, HAZIk eta NEIKERek hirugarren aldiz parte hartu dute ekimen honetan.

Jardunaldia, Orona Ideon (Hernani) egin da, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde, Bittor Orozek eta Emakunde- Euskal Erakundeko zuzendari, Izaskun Landaidak inauguratuko dute.

Topaketaren asmoa da lehen sektoreko emakumeen ekintzaile lana balioestea eta agerian jartzea, bai eta emakume gehiago animatzea beren kabuz erabakitzera eta aurrera pauso bat ematera, sektorearen etorkizunaren motorra baitira.

Oroz sailburuordeak emakume ahaldundua izango dela sektorean etorkizunerako gakoa azpimarratu du, eta zeregin horretan laguntzeko Eusko Jaurlaritzak tresna desberdinak garatzen ari da: Emakume Nekazarien Estatutua, diskriminazio positiboko politekak edo dirulaguntzak.

Orozek eta Landaidak jardunaldiari hasiera eman ondoren, Eli Gorospek, HAZI Fundaziotik, elikaduraren balio kateak ekintzailetzarako eskeintzen dituen aukerak azaldu ditu. Ondoren, hainbat ekintzaileek bere praktika onen kasuak aurkeztu dituzte. Horrela, ekimen hauek ezagutu dira: EKOTARRIKO Maitane Beltrán de Guevararen eskutik, IRATXE OILOTEGIA Iratxe Martínez-ekin, ARALAR.EKO Uxue Artolarekin, SASKIA Sonia Barrondorekin edo Bermeoko saregile eta neskatilak arrantza-turismorantz jarduerak dibertsifikatzeko egiten ari diren lanak, Ana Rosa Ispizuak azaldu duen bezala.

Aurten, “Erabakitzen dutena dudana izango naiz” da foroaren leloa, eta etorkizuna genero mugarik gabe, askatasunez eta berdintasunean erabakitzeko eskubideaz gogoeta egin nahi da bertan, bai eta emakume eta nesken ahalduntzea babestu eta lagundu ere.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik