Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

12/12/19

entrevista

“TRIZ metodologiak Betirako Lehiakortasuna lortzen laguntzen die enpresa teknologiko eta industrialei”

Oraingoa bezala aldakorra den eskenatoki honetan, bai konpainia teknologikoek zein industria arloan aritzen direnek, "txipa" aldatu behar dute lehiakorragoak izateko. Jada ez du balio arazo tekniko konplexuak ideia-ekaitz sinple edo "Brainstorming" batekin konpontzen saiatzea; beharrezkoa da TRIZ bezalako metodologia integralak aplikatzea, berrikuntza prozesuei errepikagarritasuna, aurreikusgarritasuna eta fidagarritasuna ematen dienak.

“Adigai Innovationetik metodologia horri buruzko aholkularitza eta prestakuntza zerbitzua eskaintzen diegu enpresei, denboran zehar modu iraunkor batean oso lehiakorrak izan daitezen laguntzeko”, Aitor Uribeetxebarria CEOak adierazten duenez.

 

Zure lana, enpresen lehiakortasuna areagotzea da, TRIZ bidez. Zertan datza berrikuntza metodologia hori?

TRIZ (Inbentiboko Arazoak Ebazteko Teoria) enpresei errepikagarritasuna, aurreikusgarritasuna eta fidagarritasuna ematen die bere berrikuntza prozesuetan. Egungo egoera zurrunbilotsu honetan, arazo tekniko konplexuak ezin dira "saiakuntza eta errorea" metodo tradizionalekin edo "Brainstorming"-ekin konpondu. Kontextu honetan, metodología honek nabarmen laguntzen du prozesu horiek sistematizatzen eta bizkortzen.

 

Eta, nola lortzen da?

Gaur egun, lehiatzeko abantaila iraunkor bakarra berrikuntza da, eta, beraz, enpresa batek epe luzera oso lehiakorra izan nahi badu, berritzeko gaitasuna handitzearen aldeko apustu irmoa egitea beste aukerarik ez zaio geratzen. Baina erakunde baten barruan berrikuntzaren arloko operatiba planteatzeko moduak arrakastaren eta porrotaren arteko aldea marka dezake. Ildo horretan, berrikuntza prozesuei lotutako denbora eta arriskuak nabarmen murrizten laguntzen die TRIZek, Eta nola lortzen du erronka hau? Logikan, datuetan eta 50 urtetik gorako ikerkuntzan oinarritutako metodo eta tresnekin. 'Adigai Innovation '-etik, berrikuntza sistematikoan eta sormen teknikoan espezializatutako aholkularitza eta prestakuntza zerbitzua eskaintzen diegu enpresei, Oinarri gisa TRIZ metodologia erabiliz.

 

Metodologia horrekin zer onura lortzen dituzte enpresek?

Enpresek beren berrikuntza prozesuen errentagarritasuna handitzen dute, inbertitutako denbora nabarmen murrizten lortzen dutelako. Aldi berean, prozesu horiei lotutako ziurgabetasuna murrizten dute; izan ere, une oro, konponbideen bilaketa norabide egokian bideratzen da, baliorik handiena kosturik txikienean eskaintzen diotenak, hain zuzen ere. Azkenik, lehiakortasun maila handitzen dute produktu edo zerbitzuen belaunaldi berriak garatzeko aukerak identifikatzen dituztelako.

Abantaila horiez gain, arazo espezifikoetarako soluzio disruptiboak aurkitzen dira, ekoizpen eta eragiketa-kostuak murriztu, irtenbide berritzaileetan egon daitezkeen akatsei aurrea hartzen zaie, eta eluzio estrategien garapena hará nola patenten aterkia.

  

Zeintzuk dira zuen sektore nagusiak?

Batez ere, teknologia eta industria sektoreei ematen dizkiegu gure zerbitzuak. Berrikuntza proiektuetan edo arazoen konponketan lan egiten duten pertsonen bidez egiten dugu. Profesional horiek, normalean, berrikuntzako arduradun edo zuzendariak, zuzendari teknikoak, ingeniariak, baita ezagutza kudeatzeko teknikariak izaten dira.

 

Eta orain, zein etapatan aurkitzen zarete zuen enpresa proiektuan?

Metodologia ezagutarazteko erabili dugun "ebanjelizazio-etapa" baten ondoren, une honetan, TRIZen erabileratik onura atera dezaketen bezeroak bilatzen ari gara, baita asmo horretan lagunduko duten aliantzak ere..

 

Zeintzuk dira etorkizun hurbilerako zuen erronkak?

TRIZaren erabilgarritasuna mundu osoko milaka enpresarentzat (Boeing, Samsung edo Ford, besteak beste) eta hainbat sektore eta tamainatako erakundeentzat frogatu izan ondoren, gure helburua metodologia hau gure inguruko enpresa teknologiko eta industrialetara helaraztea da.

 

info+: www.youtube.com/channel/UCIuFDGSc-wbT5GvegI9D-pg y www.adigai.com

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

25/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen