Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

06/02/20

noticia

Basq, 6.000tik gora plastikozko botila zapatila bihurturik

Basq startup bizkaitarrak plastikoz eta kotoiz eginiko arropa guztiz birziklatuak saltzen ditu

Arroparen industria munduko kutsakorrenetako bat da, baliabide natural ugari behar ditu eta, aldi berean, mundu osoan erabiltzen diren produktu kimiko toxikoen % 25 inguru kontsumitzen du. 1.700 litro ur garbi behar dira zapatila pare bat egiteko, 2.700 litro kamiseta bat ekoizteko, eta ingurumen aztarna are handiagoa da kontuan hartzen badugu arropa eta zapatila horien % 90 ez direla birziklatzen eta zabortegietan bukatzen dutela.

 

Basq startup-aren helburua da produkzio-metodo horien alternatiba bat eskaintzea, hau da, ekonomia zirkularraren ideia arroparen sektorera eramatea, eta, horrela, guztiz birziklatutako zapatila, kamiseta eta izerditako linea berri bat sortzea. “Marka bat sortu nahi nuen elkarrekin batuz gustatzen zaidan guztia: surfa, birziklapena eta zapatilak”, dio Aitor Álvarezek, Basq enpresaren fundatzaile eta zuzendari nagusiak, “uretako kirol bat egiten baduzu denbora asko ematen duzu uretan, eta oso argi ikusten duzu zenbaterainokoa den kutsadura”. Hortik abiatuta hasi zen guztiz birziklatutako lehen zapatila parea sortzen. Zapatilak merkaturatu direnetik 6 hilabete igaro diren honetan, eskaerak jasotzen hasi dira Estatu Batuetatik, Latinoamerikatik eta Europa osotik.

 

Zapatila pare bakoitza fabrikatzeko 6 plastikozko botila erabiltzen dituzte, material hori PET poliester birziklatu bilakatuz. Horrekin batera, orobat saihesten dira oinetakoak hutsetik egiteko beharko liratekeen ura eta produktu kimikoak. Nahiz eta garrantzitsua den plastikoa birziklatzea, Basq startup-eko lantaldeak garrantzi handia ematen dio, orobat, kotoiaren birziklapenari, hain prentsa txarrik ez duen arren, ingurumen aztarna oso handia sortzen baitu.  “Kotoi kilo bakoitzeko 11.000 litro ur garbi behar dira eta hainbat produktu kimiko toxiko erabiltzen dira, hala nola, pestizidak, tinduak…” azaldu du Aitor Álvarezek, “material birziklatuekin bakarrik lor daiteke baliabide horiek ez kontsumitzea”. Basq enpresaren kamiseta eta izerditakoak kotoi birziklatuzkoak (% 60) eta plastikozko botiletatik eratorritako poliesterrezkoak (% 40) dira.

 

Enpresaren filosofiari jarraiki, zapatilak eta arropak fabrikatzeko prozesu guztietan errespetatzen dira jasangarritasun ekologikoa eta soziala; horregatik, hurbil dauden enpresekin lan egiten dute eta energia berriztagarrien erabilpena lehenesten dute. Enpresa katalan batek zuntza ateratzen du botiletatik eta kotoitik haria egiteko; pneumatikozko zolak Ordizian egiten dira eta zapatilak eskuz muntatzen dira Elcheko tailer batean.

 

Lehen produktuek izan duten harrera ona ikusirik, Basq zapatila modelo berri bat garatzen ari da, udaberrian merkaturatuko dena. Bestalde, ahalegina egiten ari dira nazioartean zabaltzeko, bezero asko Estatutik kanpokoak direlako, eta baita ere denda fisikoetako salmentak handitzeko. Basq SPRI Taldeak bultzatutako Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemako UpEuskadi plataformako kidea da.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.