Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

10/03/20

noticia

Ikasiz 4.0 / Iraurgi Berritzen: Industria 4.0aren inguruko Gosari Teknologikoak abian dira

IRAURGI BERRITZENek, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Gosari Teknologikoak: IKASIZ 4.0 antolatu ditu Martxoak 5ean hasi eta Maiatzak 7 bitartean, Azpeitiako Basazabal Jauregian honako bi helburu nagusirekin:

  1. Alde batetik Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez, IKASIZ proiektuarekin jarraitu, non bere helburua den eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, eta praktika onak partekatzea, elkarren arteko ikasketa prozesuak bideratuz.
  2. Bestetik, 2019an identifikatutako etorkizuneko joera teknologikoak eta bereziki eskualdeko enpresen negozio ereduetan eragina izango dutenak landuz.

Hori dela eta, DigiTalentu enpresa adituaren eskutik Serbitizazioaren inguruko lehen jardunaldia izan da Martxoak 5ean, bertan, gai honetako adituez gain, enpresa esperientzi desberdinak azaldu dituzte Sammic S.L, Orkli S.Coop, eta P4Q Electronics S.L enpresek. Ondorio moduan, gai honen inguruan gehiago sakontzeko interesa agertu dute bertan parte hartu duten 14 enpresek, Iraurgi Berritzenek konpromezuz erantzungo duelarik.

Bestalde, hurrengo hiru hilabetetan zehar, Digitalizazioa, Zibersegurtasuna, BlockChaina, Robotika Kolaboratiboa .... landuko dira bai aditu, Start-UP eta enpresa desberdinen esperientzien bitartez honako datetan:

  • Martxoak 25: Zibersegurtasuna eta BlockChain teknologiak
  • Apirilak 30: Robotika kolaboratiboa
  • Maiatzak 7: Serbitizazioa eta Digitalizazioa: 2. Saioa: WorkShop"

Gai hauek lantzeko interesa duten enpresek Iraurgi Berrritzenekin kontaktatu dezakete 943 02 60 69 deituz.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

02/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.