Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

24/03/20

noticia

Ireki da epea “Araba Interkoop 2020” laguntza-programarako

Araba Interkoop 2020 laguntza-programa ireki du Arabako Foru Aldundiak Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotze-prozesuetan lankidetza sustatzeko, baita Arabako enpresen arteko lankidetza ere, nazioartera elkarrekin atera daitzen.

Laguntzak 2020ko apirilaren 1eko 14:00ak arteko epea izango du irekita, eta “Nazioartekotzerako Enpresa Lankidetzako” proiektuen garapenari zuzendutako jardunak subentzionatuko ditu, hala nola lankidetza teknikoa, komertziala, finantzarioa edo bestelakoa beste herrialde batzuetako enpresekin, baita Arabako enpresen arteko lankidetza ere nazioartera elkarrekin atera daitezen. Betiere laguntzaren eskaeraren ondoren garatzen badira eta 2021eko irailaren 15a baino lehen egikaritzen badira.

Honako hauek daude gastu subentzionagarrien artean:

  • Nazioartekotzean espezializatutako kanpoko profesionalei edo zerbitzu profesionaletako enpresa edo erakundeei kontratatutako lanak, baita proiektuaren garapenari lotutako beste gastu batzuk ere.
  • Bidaia- eta alojamendu-gastuak, mantenua kanpo.
  • Atzerrian egiten diren nazioarteko azoketara joatea.
  • Komunikazio-gastuak proiektu bakoitzeko 300.000 euroko gehieneko mugarekin.
  • Webguneak egokitzea, publizitatea sortu eta atzerriko komunikabideetan eta Interneten txertatzea, sustapen-materiala, itzulpen-zerbitzua.
  • Ibilgailu eta taxien alokairu-gastuak.
  • Inbertsio-gastuak proiektu bakoitzeko 20.000 euroko gehieneko mugarekin: prototipoak garatzea, produktuak aldatu edo egokitzea nazioarteko merkatuetan sartzeko, helmuga-merkatuan produktua erregistratzea: homologazioak, ziurtapenak eta nazioarteko marka, softwarea erostea edo lankidetza-proiekturako beharrezkoak diren plataforma teknologikoak garatzea.
  • Barne-gastuak: langileen soldatak, Gizarte Segurantzarako enpresa-kotizazioak barne, langilea bidaian dagoen egunei dagokien proiektuari zuzenean lotuta.

Laguntzen zenbatekoari dagokionez, dirulaguntzaren % 80 ere lortu dezakete proiektuek, 120.000€-ko mugarekin:

  • Nazioarteko lankidetza-proiektu baten erakunde bultzatzaile liderrak: % 80raino, proiektu bakoitzeko 120.000,00 €-ko mugarekin
  • Nazioarteko lankidetza-proiektu batean barne hartutako ETEak, betiere Arabako bi enpresak edo gehiagok parte hartzen badute: % 60raino, proiektu bakoitzeko 60.000,00 €-ko mugarekin
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, enpresen nazioarteko sustapenean esperientzia kontrastatua dutenak: % 60raino, proiektu bakoitzeko 60.000,00 €-ko mugarekin
  • Nazioarteko lehiaketa-prozesuetara edo lizitazioetara sartzera bideratutako proiektuak: % 60raino, proiektu bakoitzeko 10.000,00 €-ko mugarekin
  • Nazioartekotze-proiektu indibiduala duten ETEak: % 40raino, proiektu bakoitzeko 30.000,00 €-ko mugarekin

Laguntzan interesatuta bazaude, laguntza eskatzeko informazio guztia eta beharrezko dokumentazioa Arabako Foru Aldundiaren webgunean eska dezakezu. Zalantzarik baduzu, informazio gehigarria eska dezakezu +34 945 181818 telefono-zenbakian (52323 eta 52182 luzapenak) edo interkoop@araba.eus helbidearen bidez

info+, HEMEN

Gogoratu, 2020ko apirilaren 1eko 14:00ak arte egongo da irekita epea.

Iturria: AlavaEmprende

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.