Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

14/05/20

entrevista

Guillermo Sáez Viana: “Orain inoiz baino gehiago, Marketin Plan on bat izateko garaia da”

Marketin-estrategiarik gabe ezin da enpresa lehiakor bat gidatu. Baina, nola liteke hauetako asko 2020 planik gabe hastea? Guillermo Sáez Vianak baieztatzen digu errealitatea nagusitu egiten dela: Enpresa gehienek ez dute horrelakorik!... "Dirudienez, Marketin Plan bat enpresa handietan bakarrik da beharrezkoa eta hori da beraien lehen akats handia", azaltzen du 'Algo Más que Marketing' agentziaren arduradunak.

"Inork ez du zalantzan jartzen finantza-plangintza bat egitearen garrantzia; beraz, Marketinarena ere garrantzi berbera dauka; hori gabe ez dago salmenta-estrategiarik, ez dugu jakingo ezta zein tresna eraginkor erabili behar ditugun eta, jakina, gure helburuak lortzea zaila izango da". Planifikatu, Definitu eta Neurtzeak, epe ertain batean "gehiago saltzera eta inbertsio txikiago batekin lortzera eramango gaitu".

 

Eta COVID-19a iritsi zen, genituen plan apurrak hondatzeko. Zalantzarik gabe, orain bai, “'Algo más que Marketing' behar izango dugu…

Egia esanda, uste dut beti beharrezkoak izan garela… Beste gauza bat da gure sektoreak, enpresen lehentasunen barruan, betetzen duen lekua. Orain, inoiz baino gehiago, apustu egiteko garaia da.

Krisi hau, kontsumitzaile eta enpresei begira, gauza asko aldatu ditu eta aldatuko ditu. Batzuk aipatzearren, Internet bidez produktu freskoa erosteko zegoen oztopo psikikoa hautsi egin da, kasu askotan, ekoizleek stocka atera behar dutelako, eta kontsumitzaileak erosoa dela ikusi dutelako, kalitateari uko egin gabe.

Online kanalak, saltzerakoan, garrantzi handiagoa hartuko du nahitaez. Horretarako, euskarriak, salmenta-tresnak eta, jakina, komunikazio-kanalak, erakundeetara egokitu behar dira. Uste dut hau ikusten ez duenak aukera bat galduko duela eta luzarora arazo larriak sortuko dizkio.

 

Marketina ere berrasmatu egin beharko da…

Marketina etengabe ari da eboluzionatzen. Eta, nire ustez, egoera honek ez du harrapatzen pausoa aldatuta… Komunikatzeko kanaletan pisuak kulunkatu besterik ez du egin, On-line Marketinak pisu handiagoa hartuz.

Aspalditik, markarekin eta bezeroarekin kidetasunak, enpatiak eta hurbiltasuna sortuz saldu behar da: Gero eta zorrotzagoak gara eta Interneten dena alderatu dezakegu... prezioan oinarritutako estrategietan pentsatzea akats larria da.

Gaur egun, garrantzitsuagoa da bezero bakoitzari zehazki nahi duena eta behar duena, unean eskaintzea; horretarako, azterketa asko egin behar da, eta, jakina, erakundeak sinets dezala, baliabideak eta inbertsioa erabili behar direla ahaztu gabe.

 

Hain zuzen ere, Agentzia krisi garaian sortu zen. Nolakoak izan ziren hastapenak, zer bilakaera izan duzue denbora horretan?

'Algo más que Marketing' 2010ean jaio zen, krisi handi batean murgilduta, eta, nahiz eta hazten joan garen, egia esan, agian esango nizuke gure sektorea ez dela inoiz bertatik atera...

Arduradunak, neurri handi batean, gu geu gara, bezeroak lortzeko prezio-gerra batean sartu garenak. Horrek gure lana eta profesionaltasunari kalte egin dio, agentzia etengabeko itxieren emaitza zuzenarekin.

Duela urte batzuk astakeriak ordaintzen ziren web orrialdeengatik, eta, orain, badago oparitu ere egiten dituztenak... Bezeroak esperientzia, profesionaltasuna funtsezko faktoreak baloratu behar ditu, eta ez prezioa bakarrik.

Ziurrenik, belarrondokoen bidez eboluzionatu dugu, eta, batez ere, gure bezeroen beharrak eta merkatuak eskatzen diguna entzunda. Azken honek, benetan, hobeagoak egiten gaituena da.

Gure bezeroek balio erantsi handia ikusten dute "sukaldera sartzen" uzten digutenean, beraiekin eskuz esku lan egitea eta Marketin Plana sortzen laguntzea; Inplementatu, jarraipena ematen eta hobetzen, emaitza handiagoak eta hobeak lortzeko.

Hori ez da bi hilabetetan egiten, baina emaitza paperean islatzen da; markaren pertzepzio handiagoa eta hobea, salmenten hazkundea eta kasu askotan, marjina hobeago bat lortuz.

 

Hau diozue: "Marketinaren munduan funtsezkoa da sentsazio eta inpresio bereziak sortzea, zure produktua erabiltzaileek aukeratutakoa izan dadila”

Esango nizuke orain markek ez dutela saltzen 'packaging' polit bat, produktu on bat edo prezio on bat bakarrik edukitzeagatik; bezeroek gero eta marka gehiago aukeratzen dituzte, horien bidez, pertsona gisa zer diren identifikatzen eta transmititzen direnak beren gizarte-ingurunean.

‘Branded Content’-a gero eta garrantzitsuagoa da, eta markari lotutako balioak saltzea funtsezkoa da; horretarako, marketina protagonista da balioen definizioaren bidez, hauek nola transmititu eta ukigarri bihurtzeko; kasu bakoitzerako egokiak diren kanalak eta saldu behar diren prezioa aukeratuz gain. Hau da gure paperra!!

 

Web diseinua eta programazioa, diseinu grafikoa, online marketina… Zuen zerbitzu eskaintzaren zati osagarri dira

Funtsezko zatia dira, eta gure egunerokoa da. Gure bezeroek horixe eskatzen digute.

Gainera, guretzat duen garrantziagatik, ekintzaileei eta profesionalei prestakuntza marketin-tresnetan, kanalak aukeraketa eta tresnen erabilpena, planifikazioa eta neurketa…

Prestakuntzari dagokionez, etengabe laguntzen dugu udalekin, enpresekin, elkarteekin, elkargo profesionalekin eta abarrekin.

 

Zer profil-mota osatzen dute zuen bezero-zorroak?

Oso balioaniztunak gara; beti esaten dut ez garela espezialista inongo sektoretan, baina gehienok ezagutzen ditugu.

Guk Estatu osoan egiten dugu lan, baina gure bezero gehienak Euskadin daude. Adibide gisa, Madrilen bezeroak ditugu; gehienak, abokatu-bulegoak. Gipuzkoan lan handia egiten dugu eraikuntza eta higiezinen sustapenaren sektorean, baita industria-enpresetan ere. Eta Bizkaian eta Araban, industria eta zerbitzu-enpresa askorentzat.

Eta bezeroen tamainari dagokionez, gure moldaerraztasuna erakusten duten beste adibide pare bat:

CEGASA arrisku-kapitaleko talde batek erosi zuenetik eta handik denbora batera bere egitura sortzen hasi ziren arte, marketin-plana garatu genuen, irudi berri bat egin genuen, webgunea, eta mundu mailako azokak planifikatu eta gauzatzeari ere ekin genion...

Bestalde, merkataritza sektoreko negozio txikietara ere laguntza eskaintzen diegu; adibidez, bertako zapata-denda bat, bere merkealdian nabarmentzeko, errotulu desberdin bat sortu behar duena. …

Bi kasuetan oso eroso gaude enpresa handiari eta txikiari laguntzen, hobekien dakiguna egin dezakegulako; gehiago eta hobeto saltzen laguntzea, alegia.

 

Ondo ezagutzen duzu enpresa-mundua; bere garaian, AJEBASKeko lehendakaritzaren erreleboa hartu zenuen eta ekimen gazte askori lagundu zenien bere helburuetan. Ziur errezeta batzuk dituzula bizi dugun egoera zail honi aurre egiteko.

Ehunka ekintzailerekin hitz egitea eta haien proiektuetan askori lagundu ahal izatea, nire esperientziaz gain, errezetarik ez dagoela erakutsi didate; bestela, adarbakarreko enpresa izango ginateke..

Gakoak, nire ustez, argiak dira, eta denok bat gatozela uste dut: zerbait berria egitea, desberdina edo hobea egitea, lanerako eta sakrifiziorako gaitasuna, zure proiektua saltzeko trebetasun pertsonala eta, batez ere, jarraikitasun handia!!

Badira beste faktore batzuk ere, baina uste dut hauek direla oinarriak.

+info: www.algomasquemarketing.com

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.