MONDRAGON TEAM ACADEMY-k startup sorkuntza prozesua jarri du abian Eywa eta Aipower-ekin

Startup-ak sortzeko prozesu berria Adimen Artifiziala eta Errealitate Birtualaren teknologietan oinarritzen da
MONDRAGON TEAM ACADEMYk eta zehatzago LEINN graduan (Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzan Gradua) Eywa eta Aipower (Venture Builders) gure bazkideekin batera, Adimen Artifiziala eta Errealitate Birtualeko teknologietan oinarritutako startupak sortzeko prozesua abian jarri du.
7 moduluz osatuta egongo da eta honakoak dira prozesuaren moduluak:
- -Prework
- -Teknologia, ekipoak eta proiektuen ulermena
- -Merkatu azterketa eta lehen deck-a
- -Negozio eredua eta MVP
- -CRM eta bezeroak
- -Prototipoa, marka eta behar teknologikoak
- -Inbertsoreen aurrean pitch-a
36 parte-hartzailek / leinnerrek (Bizkaia eta Gipuzkoa) 2 hilabetez parte hartuko dute martxan jarri den prozesu honetan. Egungo egoera ikusita, online formatuan hasi da.
Parte-hartzaileek beren ideiekin edo Mondragon Team Academy-Eywa eta Aipower-ek proposatutako ideiekin parte hartu ahal izango dute. Zazpi modulu horiek gainditu ondoren inbertsio ronda erreal batetan bukatuko dute.
info: www.mondragon.edu
Contenidos relacionados
27/01/2021
noticia
‘Business Talents’: lau euskal unibertsitate-ikaslek enpresa-simulazioko programaren lehenbiziko edizioan lehiatuko dute
Programa honen helburua ekintzailetzaren kultura unibertsitateetako gazteen artean zabaltzea da.
27/01/2021
noticia
SPRILUR, Arabako Teknologia Parkeak, Arabako Garapen Agentziak eta Gasteizko Udalak Lurraldeko industria-higiezinen datu-basea sortu dute
Arabako lurzoru industriala kudeatzeko 'app' berriak open informazioa biltzen du, hainbat iturri ofizialetako industria-higiezinen eskaintzari buruz
25/01/2021
noticia
Estatu Batuetako Defentsa Sailak CounterCraft euskal enpresa fitxatu du zibermehatxuei aurre egiteko
CounterCraft enpresak hasiera eman dio 2021ari Estatu Batuetan hedatzeko plana indartuz, lantaldea zabalduz eta bulego berria irekiz New Yorken.
25/01/2021
noticia
Mutrikuko Pescados Llorente: negozioaren hedapen fasean dagoen laugarren belaunaldia
Egungo kudeatzaileak, Segundo Llorentek, azaldu dizkigu nolako abantailak dituen Sprilur Taldearen enpresa-gune batean kokatuta egoteak, hitz egin digu arrain kontserben negozioaren gorabeherez, beren instalazioak handitzeko proiektuaz, eta negozio-ildo berri baten hasieraz.