Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

18/06/20

noticia

Optimitive nazioartera zabaldu da, industria handienetan energiaren erabilera optimizatzeko eta garapen iraunkorra sustatzeko helburuarekin

Emisioen neutraltasuna lortzeko nazioarteko itunen eta klima-aldaketaren aurkako helburuak lortzeko legeen testuinguru honetanerronka nabarmenetako bat industria handiaren eraldaketa da.  

Duela 12 urte, Optimitive euskal enpresa 'machine learning' eta adimen artifizialeko algoritmoekin hasi zen lanean kontsumo energetiko handiko enpresetan, hala nola industria kimikoan, findegietan, zementu-fabriketan eta paper-fabriketan. Optimitivek mundu osoko multinazionalekin lan egiten du orain, energetikoki intentsiboak diren industrietan ekoeraginkortasuna bultzatzeko, haien kostuak eta karbono-aztarna murrizteko, eta produktu berdeen merkaturatzea bultzatzeko.  

Gasteizko Azucarera Eraikinetik, Sprilurreko gune bat, Optimitivek AEBetan, Indian, Arabiar Emirerri Batuetan eta Hego Korean proiektuak lantzen ari da 2020an. Enpresaren nazioartekotzea eta I+Garen aurrerapena dira Optimitiveren oraingo lan ardatzak, plano algoritmikotik hasita "etorkizuneko industria-optimizazioaren ikuspegiaren" ezarpenerarte. Euskadiko enpresa honetan defendatzen dute "azpiegitura handi guztiek horrelako konponbideen beharra” dutela. Kasu honetan, teknologia adimenduna erabiltzen dute energia-gastua murrizteko eta energia elektrikoan eta gasean urtero milioika euro kontsumitzen dituzten enpresa elektro intentsiboetan energia-iturrien erabilera optimizatzeko.  

Prozesu industrialean sakonduz baina "balio-kate osoan iraultza bat sortzeko" helburuarekin, Optimitivek Optibat softwarea jarri du martxan. Horren bidez, gomendioak ematen ditu, energiaren eta ingurumenaren adierazleak erlazionatzen ditu eta azpiegitura bakoitzeko gainerako sistemetan integra daiteke denbora errealean. Lehenengo fasean, eskura dauden datuak aztertzen ditu, eta bigarren maila batean modelizatzen du, instalazioa online egiten da eta martxan jartzen da. Emaitzak % 3 eta % 10 arteko aurrezpen energetikoak lortzen ditu industria elektro intentsiboetan, eta horrek milioika euroko aurrezpena suposatzen du urtean zehar.  

Nazioartekotzea ezinbestekoa  izan da aldez aurretik automatizazioa eta sentsorika behar dituen teknologia hau ezartzeko, prozesuen kalitatezko datuak bildu ahal izateko. Gaur egungo industriaren erronka nagusia, Optimitiven nabarmendu dutenez, biltzen diren datu ugari prozesatu ahal izatea da, gero datuak informazio erabilgarri bihurtzeko, ezagutza sortzeko eta prozesu osoari balioa emateko.  

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz. 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.