Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

28/09/20

noticia

INNOLAB Bilbaok bost startup berri gehitu ditu bere azelerazio programan

Edizio berri honetan hautatutako proiektuak askotariko alorretara zuzenduak dira: trebetasun digital berrietarako formakuntza, azaleko gaixotasunen diagnostikoa eta monitorizazioa eta eraikuntza digitala, besteak beste.

INNOLABeko startupen familia hazi da bost partaide hauekin: Code4Jobs, Gondor Solutions, Legir Health, Ironchip eta Ingreen. Gure azelerazio programaren parte izango dira gure Komite Teknikoaren aurrean euren enpresa-proiektuak aurkeztu eta defendatu ondoren. Komite Teknikoa Bilboko Udala, BBK Fundazioa, IBM, Corporación Mondragón, Iberdrola, IMQ Taldea, Deustuko Unibertsitatea, BCAM eta El Correok osatzen dute.

Honako proiektuak hautatu dira edizio honetan:

Code4Jobs, Coding Bootcamp-etan oinarritutako formakuntza-eredua. Pertsonek rebetasun digital zenbait ikasteko helburua du, programazio bidez egindako formakuntza intentsiboaz.

Zenbait sektoretan 30 urte baino gehiagoko esperientzia duten kideek sortua da Gondor Solutions. Konponbide teknologiko aurreratuak eskaintzen ditu software eta sistemen arkitekturen diseinu eta garapenerako, produktu teknologiko berritzaileak garatuz.

Legit Health-ek Inteligentzia Artifizialean oinarritutako konponbideak garatzen ditu azaleko gaixotasunak dituzten pazienteen diagnostiko arina eta jarraigorako. IA eta CRMrako duen plataformak osasuneko profesionalei laguntzen die pazienteen egoera berehala ezagutzeko eta tratamenduen efektibotasuna eta eboluzioa neurtzeko.

Ironchip-en cibersegurtasunerako neurriek geolokalizazio bidezko teknologia erabiltzen du (Location-Based Security) erabiltzailea baimendutako tokian dagoela ziurtatzeko. Hala, enpresa eta erakundeen zerbitzu eta datu garrantzitsuetarako sarrera babesten du.

Ingreen-ek BIMen (Building Information Modeling) injinerutza-konponbideak garatzen ditu eraikuntza sektorerako. Elkarlanean eta aurre-eraikuntza digitalean oinarritutako kudeaketa-metodologiak baliatzen ditu kontrol maila eta jarraigo altuagoa izateko proiektu eta obretan. Egoitza du Bilbon eta Madrilen.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.