Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

25/09/20

noticia

Interesgarria: Ekintzailetza eta osasun-ekoizpenari buruzko ikastaroa

Basque Health Cluster-ek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek “osasun-produktuak fabrikatzen dituen enpresa bat sortzea eta kudeatzea” ikastaroa antolatu dute. Prestakuntza -doakoa Bizkaiko enpresentzat- online izango da, irailaren 28an hasi eta martxoaren 26ra arte.

Ikastaroak 13 lan-saio izango ditu, eta, horietan, enpresaren kudeaketarekin eta administrazioarekin, finantzaketa publiko eta pribatuarekin, banaketarekin, erregulazioarekin edo zentro teknologikoekiko lankidetzarekin lotutako alderdiak landuko dira.

Eskolak Deloitte, Cuatrecasas, Garrigues, Gómez Acebo & Pombo Abogados, BHV Partners, AVU Consultores, Basque Trade & Investment, Silo eta Bioef enpresetako ordezkariek emango dituzte, besteak beste.

SPRIk, BIC Arabak, BIC Gipuzkoak, BIC Bizkaia-BEAZek, Qi Europek eta CDTIk enpresa berriak sortzen laguntzeko programez eta zerbitzuez hitz egingo dute; Biocrew, clave eta Capital Cell finantzazio pribatuaz. Bexen Cardio, DeviCE Sistemas, A3Z Advanced eta Owl Metabolomics enpresek osasun-produktuen enpresa bat sortzen eta kudeatzen duten esperientzia partekatuko dute.

Argibidea eta Izen-Ematea HEMEN

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

25/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen