Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

21/10/20

noticia

“Garai berriak? Konektatu, partekatu eta parte hartu”: ForoTech

Urriaren 28tik 30era, Deustuko Unibertsitateak FOROTECH Ingeniaritzaren eta Teknologiaren Astearen zortzigarren edizioa antolatu du, unibertsitatea, enpresa eta ikasleak elkartu eta ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbiltzeko, ikerketarako eta garapen teknologikorako bokazioak sustatzeko, batez ere Emakumeen artean.

Forotech-en barruan, gainera, Emakume Teknologoarentzako Ada Byron nazioarteko Sariaren Espainiako ediziokoa banatzen da, emakumeen lana zientzia eta teknologiaren esparruan erakusteko, I + G arloko emakumeen bokazioak sustatzeko eta hazkuntza ekonomikorako eta gizartearen etorkizunerako balio gisa teknologiak duen garrantzia plazaratzeko. Sariak nazioartean duen garrantzia sendotu egin da, azaroaren amaieran emango baita Argentinako Córdoban bigarrenez saria, iazko Mexikoko edizioari erreleboa harturik.

Urriaren 29an izango da Ada Byron saria emateko ekitaldia. Aurtengoan ere bi saridun izango ditu: bata, senior kategorian, zazpigarren ediziora heldu dena, eta, bestea, 35 urtetik beherakoen kategorian iaztik ematen dena. Ekitaldia Unibertsitateko Paraninfoan izango da formatu erdipresentzialean eta online ere eskainiko da streaming-ean.

Forotech 2020ren berrikuntzetako bat LabsLand izango da, ikastetxeentzat eta unibertsitateentzat hezkuntzako laborategietarako Internet bidezko sarbidea eskaintzen duen startup bat. Teknologia horri esker, planeta osoko ikastetxeak eta unibertsitateak urrutitik konektatu daitezke ekipamenduetara eta online jarri daitezke sare guztirako. Deustuko Unibertsitateko ikasle ohi baten proiektu horrek kontinente guztietako 14 herrialdetan ditu laborategiak.

Forotech 2020ren barruan, LabsLand lehiaketan ikastetxeek (Bizkaia eta Gipuzkoakoek, baita Latinoamerikako beste herrialde batzuetakoek ere) izena eman ahal dute programazioko eta robotikako oinarrizko kontzeptuak ikasteko eta beren kodeak robot errealetan probatzeko etxetik, baina Bilbon, Hego Afrikan, Costa Rican edo Kolonbian kokatuta.

ForoTech 2020k erakunde hauek ditu babesle: Microsoft, Siemens Gamesa Renewable Energy, Ejie (Eusko Jaurlaritzaren informatika elkartea), Emakunde, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Bilbaotik, Ihobe, Vidrala, NTS, Spri Taldea, Innolab, DanobatGroup, Eusko Jaurlaritza, Bilbao Ekintza, Donostia Sustapena eta Euskaltel Fundazioa; eta beste erakunde hauek laguntzen dute: DeustoTech, Deusto FabLab, Deusto EarningLab, Innobasque, BasqueHealthCluster, Bilboko Gaztedi Musikalak. Alzola Ura eta LabsLand.

info+: www.forotech.deusto.es

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

06/05/2024

noticia

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez

BIND SME laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia webinar baten bidez egingo da maiatzaren 14an

06/05/2024

noticia

Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa

Programa Impact Hub Donostiak bultzatzen du eta 2024ko maiatzetik urrira garatuko da dohainik, Gipuzkoako Foru Aldundiren laguntzari esker.

05/05/2024

noticia

Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du

Enpresa donostiarrak konpainien lehiakortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak eskaintzen ditu

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du