Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

30/10/20

noticia

SPRI taldeak beste urtebetez parte hartu du LIBRECON

- Teknologia irekiei buruzko erreferentziazko ekitaldian, Hezkuntzarako edo Administrazio Publikorako irtenbide teknologikoak aztertuko dira.

 

SPRI taldeak LibreCon ekitaldian parte hartuko du aurten ere. Euskadiko teknologia libreen eta ezagutza irekiaren enpresen elkarteak (ESLE) eta haren estatuko federazioak (ASOLIF) antolatuta, azaroaren 11n egingo da, online formatu batekin. Teknologia irekiei buruzko erreferentziazko ekitaldiak, librecon-ek, irtenbide teknologikoak eta lan egiteko modu berriak emango ditu ezagutzera, hezkuntzan, 4.0 industrian, administrazio publikoan eta zibersegurtasunean sortu diren erronkei aurre egiteko.

 

L1BREC0N 2020 Bilboko Udalak,  Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babesten dute. Zirkunstantzietara egokituta, ekitaldia streaming bidez emango da Euskalduna Jauregitik, irekita, esteka honetan izena emateko baldintza bakarrarekin. Jardunaldia IKT sektoreari, industriaren sektoreari, sektore akademikoari, kluster profesionalei eta Administrazio Publikoko arduradun eta teknikariei zuzenduta dago.

 

Egoerak agerian utzi du teknologia bezalako sektore estrategikoetan industria propioa izatearen garrantzia. Teknologia irekiek tokiko ekonomiak eta herrialderako aberastasuna sortzea sustatzen dute. Kongresuak kasu praktikoak aztertuko ditu eta COVID-19aren garaian oso erabilgarriak izan diren eta izaten jarraitzen duten Open Source teknologiak erakutsiko ditu.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

25/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen