Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

28/12/20

entrevista

Iñaki Narbona, albaitarien kontsultak digitalizatzeko aplikazioa jaio da: Vetec

Ideia albaitaritzaren sistema hobetzeko beharretik sortu da. Aplikazioaren hiru fundatzaileek diotenez, telemedikuntzak animaliekin bizitzearen kostuak merkeago egin ditzake. Honez gain, albaitariei 2.0 munduan barneratzen lagun diezaiekete.

Animalien osasuna hobetzea dute helburu, sektore honek COVID-19aren krisiagatik jasotako kalteak kontuan harturik. Honegatik sortu dute Appa, bideodeien bidez albaitarien kontsultak digitalizatzeko. Hala, haien arduradunen denbora nahiz diru faltagatik etxean sufritzen ari diren animaliei zerbitzua eskaini nahi diete.

Ideia 2019ko amaieran sortu arren, startupa konfinamenduan sortu zen, 2020an pairatu dugun osasun-krisiaren testuinguruan. Vetec-eko CEO den Iñaki Narbonak esan bezala, animaliak salbatu nahi dituzte garai txar honetan. “Kontsultak eskaintzen ditugu 10€tik abiaturik, kasu batzuetan aurrez aurreko kontsulta baino hiru aldiz merkeago. Honen bidez, animalia askok harrera eta zainketa izatea lortu nahi dugu."

Izen oneko albaitaria den Carlos Rodriguez albaitaria Onda Ceroko “Como el perro y el gato” programaren zuzendari eta aurkezlea da. Haren ustez, app hau “albaitarien sektorerako berebizikoa eta beharrezkoa da, albaitariek ez baitute honelako lanabesik kontsulta errazak izan eta milaka animaliari laguntzeko”.

Vetec “Win-Win” ereduarekin lan egiten duen albaitarien marketplace bat da. Bertan animalien arduradunek dirua eta denbora aurrez dezakete kontsultak mugikorraren bidez eginez, eta albaitariek bezero gehiago izan ditzakete kontsultarako deien bidez dirua lortzeko. Hortaz, albaitarien lana sustatzen du aplikazioak.

Iñaki Narbonak dioenez, “jendeak egiten digun lehenengo galdera da ea zergatik irauli nahi dugun sektore hau, gutariko inor albaitaria ez bada. Animalien arduradunek animaliak gaixo direnean albaitariarengana eramateko zailtasunak dituztela ohartu gara, gehienbat kostu altua dela eta. Telemedikuntzak kostuok merkeago egin ditzakela iruditu zitzaigun; gainera, albaitariak 2.0 mundura barneratzen lagun zezakeela ere kontuan hartu genuen”. Gaur egun izena emateko sistema garatzen ari dira, erabiltzaileek zerbitzu pertsonalizatuagoa izateko hileroko kuota txiki baten ordainean.

Vetec-i buruz:

Albaitaririk onena zeure esku! Konfiantzazko profesionalak ezagutu eta kontsultak egin itzazu etxetik modu erraz eta ziurrean.

Vetec osatzen dugunok uste dugu geure ardurapeko animalienganako kezka asko bideo bidezko kontsulten bidez konpon daitezkela. Gure Appak modu azkar eta errazean konpontzeko aukera eskaintzen du.

VETEC app

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

06/05/2024

noticia

Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa

Programa Impact Hub Donostiak bultzatzen du eta 2024ko maiatzetik urrira garatuko da dohainik, Gipuzkoako Foru Aldundiren laguntzari esker.

05/05/2024

noticia

Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du

Enpresa donostiarrak konpainien lehiakortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak eskaintzen ditu

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du

03/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.