Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

28/01/21

entrevista

‘Gehiago gozatu gutxiago gastatuz’ ALOKLUB-ekin, arduraz. Zirkularra, eraginkorra eta iraunkorra

Duela hamar urte Rodolfo Pereira Master bat egiten zebilen ‘Lean Supply’-n, eta “gure kontsumitzeko modua hobetzeko ekimen bat” sortzea bururatu zitzaion. Hasieran, bere ideia produktuak elkar trukatzeko plataforma bat martxan jartzea zen. "Denborak aurrera egin ahala, ideia garatzen joan zen, eta gaur egungo proiektua burutu zuen".

Honela sortu zen Aloklub; kontsumoa hobetzera zuzendutako ekimena. Dagoeneko Bilbon errotzen eta ezagutzera ematen ari da, ‘alokairuzko kluba’ delako formatuari esker.

 

Nortzuk dira zuen helburu nagusiak?

Gure helburu nagusienen artean familiak daude. Aloklubek familien beharrizanentzako konponbideak eskaintzen dituela uste dugu. Dirua aurreztu eta etxeko espazioa hobetzeko modu bat da, bestelako aktibitateak egiteari uko egin gabe. Etxebizitza txukunago eta ordenatuago izateko produktuak (hala nola vaporeta, taladroa…) nahiz urtean bizpahiru aldiz aktibitate jakin baterako erabiltzen diren produktuak, adibidez haurrentzako elurretarako arropa.

Bilbo bezalako hiri batean gero eta zentzu gehiago dute honelako produktuek, haurrak hazi eiten baitira; pare bat aldiz baizik ez dituzte erabiltzen!

Profil honez gain, gero eta pertsona trebe gehiago ditugu. Profil oso interesgarria da, nahiko mixtoa emakume eta gizonezkoei dagokienez. Euren gauzak konpontzeko gogoa, produktu bati erabilera berria emateko asmoa, edota etxea erremintaz bete gabe eskulan bat probatu nahi duten pertsonak.

Duela gutxi arte produktuak ez edukitzeagatik gauza batzuk egin ez dituzten pertsonek aukera berriak izango dituzte. Ekimen oso positiboa garatzen ari garelako sentsazioa dugu, pertsonen benetako beharrizanei erantzuten modu zirkular, eraginkor eta iraunkorrean.

 

Zeuen bezeroekin harremanak online bidez izatearen alde egin duzue. Zentzu honetan, nolakoa da produktuak alokatzeko prozesua zuen plataforman?

Prozesua aski erraza da. Kotxe bat alokatu edo hotel bat erreserbatzea bezalakoa da, baina honakoan aisiarako, kirolerako eta etxebizitzarako produktuak dira.

Laburbilduz, webgunean sartu, produktua hautatu, jasotzeko eta itzultzeko datak aukeratu eta ordaintzeko modua hautatu. Erreserba lehenengoz egiten denean, datu pertsonalak eskatzen dituen galdetegi bat bete behar da, bestelako edozein online erosketatan bezala. Alokatzeko ordainketaz gain, fidantza kobratzen dugu, produktuaren arabera aldatzen dena.

Alokatzeko prezioak ere egun kopuruaren arabera aldatzen dira. Jakina, egun baterako 10 euro eskatzen den produktu bategatik, astebeterako 30 bat euro eskatuko dira, adibidez.

 

Duda barik, hirigunean kontsumo iraunkor eta arduratsuagoa izateko alternatiba da. Gizartean honelako zerbitzuetarako gero eta joera handiagoa dagoela deritzozue? Zergatik?

Zalantza barik, etengabe hazten ari den joera da eta ez du atzera bueltarik. Hau dakigu pertsonek gero eta kontzientzia handiagoa dutela ikusten dugulako. Munduan zehar sortzen ari diren alokatzeko ekimen berriek ere joera hau erakusten dute (enpresa handiak barne, jakin baitakite etorkizunerako bidea hau dela).

Egia da oraindik konponbide eta zerbitzu hobeak eskaintzeko moduak aurkitzen eta ikasten ari garela, baina ikuspegi berarekin: Zerbitzuaren eredua, edukitzeari baino, erabiltzeari zuzendua izatea. Erabileragatik ordaintzearen eraginkortasuna; produktuak ez helburu, baizik bitartekari izatea; oraindik hasi baino ez den mundu berri eta beharrezkoa.

 

Kontsumitzaileari zein abantaila eskaintzen dizkio Aloklubek?

Hainbat abantaila, baina nagusiak honakoak dira: dirua aurreztu, etxeko espazioa hobetu, aktibitate gehiago egiteko askatasuna, produktu jakin batekin konprometitu beharrean. Hauez gain, produktu jakin batzuk erosi aurretik probatzeko aukera, eta jakitea produktuak elkarbanatuz kontsumo arduratsuagoa izaten ari dela.

Hortik dator gure slogana: ‘Gehiago gozatu gutxiago gastatuz’. Diru eta baliabide gutxiago gastatu gozatzeari uko egin gabe. Konponbide erabat eraginkorra dela uste dugu.

 

Zer-nolako batasun estrategikoak bilatzen ari zarete zeuen negozio-eredua aurrera eramateko?

Hasteko, aurten gure plataformaren bidez euren produktuetako batzuk alokatzen hasi nahi duten Bilboko komertzioak bilatuko ditugu. Kalean bertan dauden negozioei aukera hau zabaltzeko asmoa dugu; kalean, salmentarako online plataforma handietan aurkitzen ez dena eskaini ahal dute, baina online plataformetako prezioekin nekez lehia dezakete, eta gainera, hauek produktuak etxera eramaten dituzte.

Gure ustez, alokairua bertoko komertzioa hobetzeko lagungarria izan daiteke, euren negozioak errentagarri izateko modu berri eta eraginkorra izateaz gain.

Bidalketa-zerbitzua duten kooperatiba batzuekin harremanetan gaude, alokairua etxera bidali asmoz. Kontsumorako ohitura berrietara moldatzeko modu bat da.

Alokatzeko eskaintza hau zabaltzeko, produktuetan pentsatu behar dugu. Horregatik ari gara hornitzaileak aztertzen eta bilatzen (bertokoak batik bat), Ekonomia Zirkularraren bidez funtzionatu nahi dutenak. Hau da, konpontzeko errazak diren produktuak edota, gutxienez, berriz ekoiztu daitezkeenak. Kolaborazio berriak izateko hastapen ona dela deritzogu.

Argi dugu Garapen Iraunkorra eta Ekonomia Zirkularraren arloan, Elkarlanean aritzen ez bagara, ez ditugula behar ditugun aldaketak lortuko.

 

Datozen hilabete eta urteetara begira, zeintzuk dira zuen erronka nagusiak?

Amets asko ditugu. Kontsumo Arduratsua, Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularrean ekiten duzunean, betiere mundua alda dezakezula uste duzu!

Baina zorigaiztoko 2020az geroztik, Bilbo eta ingurua Erabilera bidezko Kontsumoan erreferente izateko helburua jarri dugu. Gerora begira, erronka handiagoak sortzen jarraituko dugu.

info+: www.aloklub.es

Aloklub gehiago ezagutu nahi baldin baduzu (helburua, ikuspegia…) Hogar Circular-ek berriki Rodolfori eginiko elkarrizketa hau publikatu du:

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=VXzfYVidPtI[/embed]

 

ALOKLUB

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik