Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

23/02/21

noticia

Zazpi enpresa berrirekin itxi du pasa den urtea Garaia Parke Teknologikoak

Garaia Parke Teknologikoarentzat "urte zaila" izan den arren, larrialdi-egoerari eta konfinamenduari "aurre egitea" lortu diotela azaldu dute, eta proiektu, ekitaldi eta zerbitzu berriak sortu dituztela.

Batzar Orokorraren ekitaldia aurrez aurre eta era telematikoan jarraitzeko aukera izan dute bazkideek. Balantzeari erreparatuta, 2020an, zazpi enpresa-jarduera berri sartu dira PTGaraian (DosSetenta, Erabat, Generali, Mikros, SILO, BerEKIN eta B-Lokal) eta horiei beste bi enpresa berri batu zaizkie 2021ean (A+G, Prakagorri).

Bestetik, Idurre Albizu Garaiako Negozio Garapeneko arduradunaren arabera, 239 ekitaldi egin dituzte (aurrez aurrekoak, telematikoak eta hibridoak) eta 7.800 lagunek parte hartu dute horietan.

"PTGaraiak ekintzailetza eta berrikuntza sustatzen jarraitzen du, sareen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez, Debagoienarentzat garapen ekonomiko eta sozial iraunkorra eta kalitatezkoa lortzeko helburuarekin".

Hala, aurten ere, ekitaldietarako espazio guztiak formatu hibridora egokitu eta areto eta lan-espazio berriak prestatuko dituztela aurreratu du.

www.ptgaraia.eus

[embed]https://www.ptgaraia.eus/wp-content/uploads/2019/02/video-home.mp4[/embed]

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.