Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

25/02/21

entrevista

Kudea Go!: “Landa eremuko garraioen eredua aldatu egin behar da”

Bereziki landa eremuetarako diseinatutako plataforma hau Labean-ek antolatutako Ekintzailetza eta Berrikuntza Sozialeko txapelketaren irabazleetako bat da. Labean programa Eusko Jaurlaritzak eta Hazik sustatu dute Enkarterri, Arabako Mendialdea eta Añana eskualdeei bultzada emateko.

Patxi Miranda Kudea Servicios-eko CEO da. Enpresa hau berrikuntza sozialean ari da, landa eremua garatzeko konponbide berriak lortzeko helburuaz. Konponbide hauetako lehena Kudea Go! da, elkarlanaren bidezko mugikortasuna sustatzeko aplikazioa, pertsonek kotxean egin ohi dituzten ibilbideak partekatzea errazten duena.

 

Nola bururatu zitzaizuen Kudea Go sortzea?

Beharrizan hutsetik sortu zen. Nafarroako Basaburua Bailarako herri batean bizi naiz. Landa eremuan kotxea nahitaez erabili behar denez, 2014an lagunok ‘WhatsApp’ talde bat sortu genuen geure ibilbideak partekatzeko. Administraria neu naiz, eta 6 urte hauetan lortutakoari buruzko hainbat kalkulu egin ditut: kotxean eginiko 3.200 bidaia baino gehiago partekatu dira eta 14.700 CO2 kg baino gehiago emititzeari utzi diogu. Bidaia laburrak dira, ondoko herrirainokoak, eta 60 pertsonako taldea gara, egiazki 20 bat garen arren mugitzeko era honetara moldatu garenak.

 

Hortaz, ideia hori aplikazio batera eramatea erabaki zenuen…

Bai, WhatsApp taldea pribatua baita. Norbaitek sartzeko asmoa bazuen, bere telefono-zenbakia esan behar zidan, eta guztiek ez zuten ezagutzen… Klimarekiko kezka gero eta handiagoa denez, eta erakundeek ekintza konkretuak bultzatzeko asmoa zutela ikusirik, 2019an ideia aplikazio bihurtzea erabaki nuen.

 

Nola funtzionatzen du?

Landa eremurako sortutako aplikazioa da, biztanle kopuru txikientzako eta ibilbide ez oso luzeetarako. Aplikazioak eskakizunak jasotzen ditu; hau da, ibilbide bat egin behar baduzu eta norbaitek zu eramatea behar baduzu, aplikazioa duenak zure eskakizuna jasoko du, eta hortik pasatzen ari bada edo pasatuko bada, eraman zaitzakeela adieraz diezazuke.

Aplikazioak eskualdekako filtrazioak egiteko aukera ematen duenez, zeuk aukeratutako eskualdeetako abisuak baizik ez zaizkizu agertzen. Gainera, audio bidez komunikatzeko aukera dakar, errepideren batean ezbeharren bat izanez gero, hortik ez pasatzeko abisatzeko. Esan bezala, landa eremurako sortua da, 3.000 edota 5.000 biztanle inguruko eskualdeetarako. Hirigune handi batean, sistema hau zoratzekoa litzateke, baina landa guneetan erabilgarria da.

Patxi Miranda Kudea GO!

 

Landa eremuetarako ‘blablacar’ edo antzeko zerbait da?

Ez zehatz-mehatz, elkarlaneko erreminta baita. Bertako autoritateei eskaintzen diegu, haiek auzokoen artean doako zerbitzu publiko gisa zabal dezaten. Gainera, ez dago erabiltzaileen arteko diru-trukaketarik. Populazioaren mugikortasuna errazteko helburua baizik ez du.

 

‘Kudea Go’ Labean Sarietako berrikuntza sozialeko proiektuen sarituetako bat da. Zer suposatu du honek zuentzat?

Azken hiru hilabeteetan proiektua garatzeko mentorizazioa egin dugu, eta azkenean, aurkezpen bat egin dugu ‘Añanako Kuadrillan’. Ordurako aplikazioa nahiko aurreratuta egon arren, negozio-eredua hobetzeko eta gure bezero eta erabiltzeak nortzuk diren jakiteko balio izan digu. Azken batean, proiektua frogatzea da, ondo eratuta dagoen ala landu beharreko gabeziak dituen jakiteko. Hortaz, oso ondo etorri zaigu.

 

Kudea Go bezalako proiektu batek nola lagun dezake landa eremua bultzatzen?

Landa eremuan mugikortasuna ez da ia aldatu azken 100 urteetan. Nafarroa eta Arabako landa gune askotan 20, 50 edo 200 biztanle baizik ez dituzten herrixkak daude, eta garraiorako eredua berbera da guztietan; hiri batetik atera, bide nagusietatik abiatu eta helmugara heldu. Kudea eskala oso txikian konektatzeko aplikazioa da, auzokoen arteko mugikortasun-sareak sortzen dituena, eta mugikortasun honek garapen ekonomikoa dakar berekin. Etorkizunera begira, zerbitzuak gehitzea pentsatu dugu, jendea kontaktuan jartzeko plataforma delako. Pentsatzen ari gara nola egin, baina momentuz ezin dugu gehiago esan…!

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

06/05/2024

noticia

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez

BIND SME laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia webinar baten bidez egingo da maiatzaren 14an

06/05/2024

noticia

Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa

Programa Impact Hub Donostiak bultzatzen du eta 2024ko maiatzetik urrira garatuko da dohainik, Gipuzkoako Foru Aldundiren laguntzari esker.

05/05/2024

noticia

Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du

Enpresa donostiarrak konpainien lehiakortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak eskaintzen ditu

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du