Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

06/04/21

entrevista

Isabel Iturbe, ¡’Explorer Bizkaia’: “Aurten Startup-sorta bikaina dugu”

Isabel Iturbe 'Explorer Bizkaia'ko koordinatzailea da. CISEk (Centro Internacional Santander Emprendimiento) zuzendutako ekintailetza-programa da. Bizkaian BIC – Bizkaia Ezkerraldeak koordinatzen du Deusto Emprenderekin batera. 

 

Bere blogean, BIC Ezkerraldeak Isabeli eskatu dio Explorer Bizkaiaren proiektua deskriba dezala:

Ekintzaile bakoitzak bere kabuz proiektuaren ideia sortu bezain laster laguntzen hasi eta negozio-plana burutu jarraigoa egitean datza programa.

Programaren hiru hilabeteetan zehar jarraigo oso estua egiten da eta proiektuaren bideragarritasuna aztertzen da.

 

Honelako proiektu batek zertan laguntzen die proiektu berri ekintzaileei?

Nagusiki, ekiterako eta ideia bat garatzerako orduan, bizitza osorako baliagarria den metodologia ezagutzen.

 

Nolakoak dira saioak osasun-egoera honetan?

Programa online bidezko saioetan hasi genuen mugimendu-murrizpenak zirela eta; mugikortasuna baimendu bezain laster, askoz aberasgarriagoak diren aurrez aurreko saioak garatzeari ekin diogu, programa honek parte hartzen duten proiektuen arteko lotura eta elkarren arteko ikaspena eskaintzen dituelako.

Esperientzia positibo eta atsegina ari da izaten, sasoi luzea eman baitugu ordenagailuko pantailari begira bideo bidezko batzarretan. Metodologia mixtoak ekintzaileak eta proiektuak aberasten ditu eta lan-sareak sortzen dira.

Aurrez aurreko saioek lan munduko hainbat aspektu gainditzen laguntzen dute, pantaila baten atzean beharbada lortu ezinezkoak liratekeenak.

 

Zein fasetan dago orain proiektua?

Programaren erdibidean gaude orain. Partehartzaile bakoitzak bere marketing-plana (on line – off line) eta bere landing page-a aurkeztu behar du.

Ideia trinkotzea, elkar ezagutzea, geure indar gune eta ahulguneak ezagutzea eta geure ideia bezero potentzialekin frogatzea biltzen dituen fasea igaro dugu; kasu askotan, proiektua berriz definitzearen fasea ere igaro dugu. Hauxe da benetako ikaspena.

Gainera, metodologia honek geure bizitzako hainbat proiektutan lagun gaitzake.

 

Zein startupek parte hartzen dute Explorer-en, eta hauetako bakoitzetik zer nabarmenduko zenuke?

Aurten startup-sorta bikaina dugu, sektore askotarikoak. Amankomunean duten ezaugarriren bat nabarmendu beharko banu, ODS-ekin duten lerrokatzea aipatuko nuke.

Ideia batzuek oinarri teknologikoa dute; beste batzuek, berrikuntza maila altua, hala nola, plastikozko ohiko txartelak aplikazio mugikorrekin ordezkatzea, paketeak etxera eramateko sistema hobetzea, intsektuetan oinarritutako elikadura, sendagaien birziklapena, ikasteko guneen erreserba-sistema digitalizatzea, bidezkoa den salneurria, futbolera aplikatutako inteligentzia artifiziala, ekimenei buruzko informazio eguneratua ematen duen aplikazioa, ikastetxeen garraiorako aplikazioak, etxebizitzetarako landarez hornitutako sabaiak, 2x1 artisau-garagardoan, eta abar.

 

Nola ikusten duzu ekintzaileen etorkizuna?

Modu positiboan, gure ekintzaileek duten pasioa kontuan harturik, haien proiektuek aurrera egin zein ez, haien izaera eta metodologia eurekin izango dutelako beti.

 

Nolako harremana duzu BIC Bizkaia Ezkerraldearekin?

Neure burua BIC Bizkaia Ezkerraldeatzat dut!

Egunero bertan diharduten pertsona gehienak ezagutzen ditut eta taldearen parte sentitzen naiz.

 

Zure ustez, honelako inkubagailuek zertan laguntzen dute enpresen garapenean?

Anezka oso garrantzitsua dira.

Lehenik, inkubagailuan dauden enpresei eskaintzen dizkieten zerbitzuengatik enpresen izaera eta beharrizanei asko egokitzen baitira.

Bigarrenik, enpresen artean sortzen den giro ona dela eta, hasieran uste zutena baino gauza gehiago baitituzte amankomunean. Batez ere BIC Bizkaia Ezkerraldearen kasuan, lanerako gunea, Ilgner Eraikina, paregabea da.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

06/05/2024

noticia

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez

BIND SME laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia webinar baten bidez egingo da maiatzaren 14an

06/05/2024

noticia

Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa

Programa Impact Hub Donostiak bultzatzen du eta 2024ko maiatzetik urrira garatuko da dohainik, Gipuzkoako Foru Aldundiren laguntzari esker.

05/05/2024

noticia

Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du

Enpresa donostiarrak konpainien lehiakortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak eskaintzen ditu

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du