Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

08/04/21

entrevista

Skura Mobile: “Garrantzitsua da herritarrak ahalduntzea teknologia berrien esparruan”

Konektagarritasunarekin eta datu-transmisioarekin lotutako teknologiek gero eta garrantzi handiagoa dute Industria 4.0 arloan. Ekoizpen-eremuen beharren edo ezaugarrien arabera, Bluetooth, NFC, RFID, WiFi, 4G, 5G, LoRa, Sigfox eta abarretan oinarritutako soluzioak erabiltzen dira. Hauek dira Skura Mobile Arrasateko kooperatibak erabiltzen dituen teknologietako batzuk, Maitena Urretabizkaia elkarteko kideak azaldu duenez: "Mugikorretarako aplikazioak egiten ditugu eta Bluetooth, WiFi, GPS eta abarren bidezko konektibitatean oinarritzen gara. Mugikorraren konektibitatea erabiltzen dugu batez ere industriari zuzendutako aplikazioak egiteko: makina handiak erabiltzeko, ateen sarrailak, kutxa gotorrak kontorlatzeko edo gailu-periferikoak konektatzeko".

Adibide horietan, konektibitateak eta informazioa denbora errealean jaso eta bidaltzeko aukerak balio erantsi handia ematen die bezeroei. Ateen sarrailen kasuan, erabiltzaileak zuzenean ireki ditzake smartphonearen bidez, instalatuta duen aplikazioari esker. Era berean, administratzaileak sarbidea murriztu dezake ordutegi jakin batzuetan edo erabiltzaile jakin batzuei. Kutxa gotorren kasuan, jakin daiteke nor sartzen den bertara edo lapurtzen ari diren. Skura Mobilek ezarritako beste soluzio batzuk honako hauetan zentratzen dira: "Etxetresna elektrikoen prototiporen bat, mugikorretik kontrolatzeko, edo bizikleten jarraipena egiteko proiektu bat, ibilbideen 'track-ak' egiteko edo lapurtzen badizute aurkitzeko".

Industria-eremuan zentratuz, Gipuzkoako konpainiak inbentarioak egiteko aukera ematen duten 'app-ak' garatu ditu, RFID teknologiari esker, baita biltegietan makina handiak maneiatzeko `app-ak´ ere. Azken hauetan, makinak "ezin dira aurrez aurre kontrolatu, segurtasuna dela eta, eta gela isolatu batean egon behar dute. Gure aplikazioari esker, urrutitik kontrola daiteke", azaldu du Urretabizkaiak.

Aplikazio mugikorretan oinarritutako konektibitate-soluzio horiek agian ez dira 'big data', adimen artifiziala edo IoT bezalako beste proiektu batzuk bezain ikusgarriak edo mediatikoak, baina garrantzi handia dute. Batez ere, eraldaketa digitalaren alderdiak baliabide eta ezagutza mugatuak dituzten enpresa txikietara hurbiltzeko, Skura Mobileko arduradunak aitortzen duenez: "Normalean, gure bezeroek ez dute 'big data' ko irtenbiderik behar. Bezeroek oso praktikoa den zerbait behar dute. Arazo bat dute, eta lagundu eta aholkuak ematen dizkiegu arazoari aurre egiten jakiteko. Bezeroarekin elkartzen gara zer behar duten ikusteko, eta proiektuan gidatzen dugu, hori zehaztuta egon ala ez. Aholkulari teknologikoaren papera jokatzen dugu eta teknologia desberdinak ukitzen saiatzen gara, beti bezeroaren beharretara gehien egokitzen dena aukeratuz, baina baita ikasteko ere".

Soluzio horiez gain, Skura Mobilek teknologia libreak bultzatzeko eta beste enpresa batzuekin lankidetzan lan egiteko beharra azpimarratzen du. "Kooperatiba txikia gara, eta sarritan gure antzeko beste enpresa batzuekin lan egiten dugu. Ez da ohikoa proiektu bat guk bakarrik egitea. Bi edo hiru enpresa egoten saiatzen gara, elkartzen garenean proiektua hobea eta aberatsagoa delako. Ez dugu lehia ikusten. Guk gauza batzuk egiten dakigu eta beste konpainia batzuek beste batzuk. Gure ezagutzak batzen baditugu, proiektuak beste maila bat hartzen du", aitortu du Skura Mobileko kideak.

Lankidetza horren ondorioz, TEKS enpresa kooperatiboen elkartea sortu da, teknologia libreen inguruan arreta berezia eskaintzeko helburu duena. Bere lehen proiektuetako bat, Elhuyar eta Talaiosekin batera, Mycroften garapena izango da, "Alexa edo Google Home bezalako bozgorailu adimentsu bat, baina euskaraz, Mycroft AI kode irekiko ahots laguntzailea oinarri hartuta. Proiektua 2020an jarri zen martxan eta bi urte barru errealitate bihurtzea espero dugu", aurreratu du Maitena Urretabizkaiak.

Teknologia libreak eta enpresen arteko lankidetza bultzatzeaz gain, Skura Mobileren beste erronka bat gizarteari bere ezagutza eta esperientzia eskaintzea da. "Enpresa teknologikoa izateaz gain, gure inguruan errotuta gaude. COVID-19ren pandemia hasi zenean, esku artean genuen guztia utzi eta 'app' bat egin genuen, modu altruistan, tabernek eta jatetxeek beren kartak aplikazio batean jar zitzaten. Jangou izeneko 'app' horrek tabernaren edo jatetxearen kokapenaren mapa erakusten zuen, gertuko tabernak ikus zitezkeen eta Whatsapp bidez ere eska zitekeen. Helburua tabernek tresna komun bera izatea zen, denek baitzuten arazo komun bat. Banaka konpondu beharrean, 'app' hau garatu genuen. Egitea gustatzen zaigun proiektu mota da hori: gure ingurunean inpaktu soziala duena. Teknologia herritarrengana eraman nahi dugu, oso ondo baitago 4.0 industria, baina garrantzitsua da herritarrak ahalduntzea teknologia berrien esparruan", adierazi du Skura Mobileko kideak.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

25/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen