Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

28/05/21

noticia

JakinCodek I+Gko Europako bi proiektutan parte hartu du, zibersegurtasunean aurrera egiteko helburuarekin

4.0 industriak eta enpresen eraldaketa digitalak agerian utzi dute zibersegurtasunaren garrantzia. Horren erakusgarri dira 2020an onartu diren 175 zibersegurtasun-proiektu baino gehiago, Elkartek, Basque Industry 4.0, Ekintzaile edo Hazitek bezalako laguntza-programei esker, zibersegurtasuneko programa espezifikoak izan ez arren arlo horretako jardueren ikerketan eta garapenean lagundu dutenak. Azken horren barruan daude CRYOGNIC eta GURU, zibersegurtasunaren arloan soluzio berritzaileak bilatzen dituzten I+Gko bi proiektu.

Pandemiak sektore guztietan izan duen eragina gorabehera, JakinCode Gasteizko enpresa gazteak bi berrikuntza-proiektu horietan parte hartu du 2020 honetan, industria-sarearen zibersegurtasuna indartzeko soluzioak garatzeko. Arabako enpresak 5 urte daramatza neurrira egindako irtenbideak garatzen intrusioen eta zibererasoen aurrean arriskua murrizteko eta negozio-prozesuen jarraitutasun egokia bermatzeko, eta, hasiera-hasieratik, garrantzi handia ematen dio I+Gri: "2014an hasi genuen gure ibilbidea, baina 2016ra arte ez genuen gure benetako jarduera hasi. Merkatuari balioa eman nahi genion, zerbait espezializatuagoa eskaini eta irtenbide generikoetatik haratago joan", azaldu du Mikel Díaz de Arcaya JakinCodeko zuzendari eta sortzaileetako batek.

2020tik, CRYOGNIC eta GURU proiektu europarretan parte hartzen du. Lehenengoa 2021ean amaituko da, eta helburua da "software eta hardware soluzio bat eskaintzea, robotek doitasun handia lor dezaten kostu txikian eta instalatzeko gutxieneko denborarekin". Díaz de Arcayak azaldu duenez, "gure lana sistema honen zibersegurtasuna bermatzea da", zehaztu du.

Bigarren proiektua 2022ra arte luzatuko da, eta adimen artifizialeko azken ikerketak (Deep Learning) aplikatu nahi ditu portaeran oinarritutako mehatxuak detektatzeko teknologien garapenean, ondoren ikuspegi integral batetik aztertzeko. Horrela, JakinCodeko zuzendariak azaldu duenez, "erantzun automatizatu eta adimendunak sortzeko gaitasuna lortu nahi da, zibersegurtasunera bideratutako baliabideen erabilera optimizatuz, sistema ziber-erresilienteak eta moldagarriak lortzeko". Zehazki, JakinCodek proiektu honetan duen helburua "industriaren bertikalerako trafikoa monitorizatzeko gure soluzioa % 30 optimizatzea da", azaldu du.

CRYOGNIC proiektutik eta GURUtik lortutako soluzioak hainbat sektore eta ingurunetan aplikatuko dira, hala nola automobilgintzan, makina-erremintan edo erakunde- eta enpresa-ingurunean, nahiz eta "JakinCode-tik industriaren bertikalean murgilduta gauden bi proiektuetan", zehaztu du Díaz de Arcayak.

Informazioa babestetik harago

Bere Gasteizko egoitzatik, 10 profesionalekin, JakinCodek hainbat enpresa eta erakunderi lagundu die beren zibersegurtasun-sistemen hobekuntzan eta eraginkortasunean, eta soluzio espezifiko bat garatu du kasu bakoitzerako: "Bezeroen ahuleziak aztertzen ditugu, eta beren negozio-logikaren testuinguruan kokatutako kontramedida batzuk proposatzen ditugu, adibidez gailu kritikoetan edo komunikazioen araberako alerta espezifikoen sorkuntzan", azaldu du JakinCodeko zuzendariak.

Arabako enpresaren arabera, zibersegurtasunerako irtenbideak datuen babesetik eta konfidentzialtasunetik haratago joan behar dira, "soluzio orokorrak beharrezkoak dira, baina ez dira nahikoak", Díaz de Arcayaren esanetan. "Gure ustez, segurtasuna eraginkorra izateko testuinguruan kokatu behar da; izan ere, erakundeen negozio-arriskuak eta -logikak askotarikoak dira, sektorearen, tamainaren, erabiltzen duten azpiegituraren eta teknologiaren eta abarren arabera. Funtsezkoa da aktiboen garrantzia baloratzea eta haien arrisku-mailaren arabera kontraneurriak ezartzea", azaldu du.

2021 urte honetan arabarrek euren gaitasunak handitzen jarraitzen dute, "gure bezeroen segurtasuna ikuskatzeko tresna erasokorrak eta defentsiboak garatuz", gaineratu du. Aldi berean, informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema bat garatzen ari dira, bezeroei ISO27001 edo Segurtasun Eskema Nazionala bezalako araudiak kudeatzen laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cibersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

16/05/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa

16/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

14/05/2024

noticia

Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du

Enpresa donostiar sortu berriak ERP "praktikoa, moldagarria, intereseko informazioaren integratzailea eta gainerako kudeaketa-tresnekin integragarria" izateko aukera eman nahi die enpresa eta erabiltzaile guztiei.

14/05/2024

noticia

SPRIren deialdi berria, ETEen lehiakortasuna eta digitalizazioa bizkortzeko, startup teknologikoekin lankidetzan arituz

BIND SME programaren laugarren deialdia ireki du ekainaren 28ra arte, eta dagoeneko 55 ETE dira onuradunak.