Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

02/06/21

entrevista

“Estrategia komertzialari lehenbailehen ekin behar zaio, plana perfektua izateari itxaron gabe”

3D inprimaketari esker, materialaren bidez osagaiak ekoiztu daitezke. MADIT Metal, Javier Díaz Gutiérrez eta Asier Dominguez Olabe, mota honetako 3D-metal inprimaketan espezializatu dira SLM (Selective Laser Melting) teknologiaren bidez. Cebek Emprenderen blogean partekatzen dute euren lana: “Industriarako osagaiak ekoizten ditugu aluminio, altzairu herdoilgaitz eta altzairu gogorrean, 250x250x320 mm-ko dimentsioak izan ditzaketenak”. Gainaldeen leunketak egiteko prozesuetan ere espezializatu dira, “bezeroari dagokion pieza amaiturik igorri ahal izateko”.

 

ITP Aero-n ibili ondoren sortu zen zuen ekimen hau.

Bai, neuk konpainia horretan izandako esperientziatik sortu zen ideia. Ekoizpen gehigarriaren prozesuen arduraduna nintzen bertan. Industriari orokorrean metalari lotutako zerbitzuak eskaintzeko enpresak eta gaitasuna falta zitzaizkiola antzeman nuen; prozesuaren industrializazioa eta kostuen murrizketa behar zen. ITP Aeroko langile ohia den Asierrekin elkartu nintzen. Azken urteotan bera enpresa baten diseinuaren arduraduna izan da. Hala, ekoizpenean eta diseinuan dugun esperientzia elkartu genuen zerbitzurik onenak eskaintzeko.

 

Zer kostatu zitzaizuen gehien zuen hastapenean?

Gure arazo nagusia pandemia izan da, 2020ko otsailean geure aurreko lanak utzi genituelako. Ondorioz, ekintza batzuk atzeratu egin zitzaizkigun, hala nola, instalazioen prestakuntza. Baina irailean, behin bukaturik, geure bezeroei lehenbiziko osagaiak ematen hasi ginen.

Orain geure zerbitzuen komertzializazioan eta metalen ekoizpen gehigarriaren prozesua sustapenean zentratuta gaude. Ezjakintasun handia dago teknologia hauek egin dezaketenari dagokionez; bai diseinuan, bai 3D inprimaketaren bidez ekoiztea zentzua duen aplikazioetan. Hauxe da arazo nagusia. Honenbestez, teknologia hau ezagutzera emateko lan handia egitera behartuta gaude.

 

Orain ezagutza ere eskaintzen duzue, enpresaren beste zerbitzu bat bezalaxe…

Injinerutzan erreferente diren enpresa askok ez dituzte ondo ezagutzen 3D inprimaketak ekar ditzakeen aukerak. Ekoizpen gehigarriaz asko hitz egin da, baina honen barruan abantailak eta desabantailak dituzten teknologiak ere badaude, eta hau ere ezagutu beharrekoa da. Industriaren sektoreak aukera hauek ezagutzea gure lanaren parte da. Hortik sortu dira eskaintzen ari garen teknologiari buruzko aholkularitza-zerbitzuak.

 

Metalean egindako 3D inprimaketak bereizten zaituzte gehien.

MADIT metalezko 3D inprimaketan espezializatu da. Aktibitatea material bakoitzean lan egiten duten hiru makinarekin hasten da; ondorioz, ekoizpen-gastu xumeagoak ditugu, bestelako ekoizleekin konparatuz. Honez gain, prozesuen garapenak osatu ditugunez, makinen ekoizpen handiagoa lortzen dugu. Bestalde, gainaldeen leunketak egiten hainbat prozesu sartzen ari gara enpresan, beste enpresa batzuk azpi-kontratatzea saihetsirik; hortaz, osagaien salneurria eta ekoizpenerako epea ez dira handitzen.

 

Zuen lana martxan jarri eta garatzean, nolako akatsak azter daitezke beste ekintzaile batzuek akatsok saihestu ahal izateko?

Akatsak alor askotan izan dira, gure espezialitatea alderdi teknikoa baita: enpresa bat sortzean, alor batzuetan ez genuen inolako ezagutzarik. Funtsezkoa da kutxaren nondik-norakoak ondo kontrolatzea, eragiten duten faktore guztiak aintzat harturik. Bestalde, estrategia komertziala oso argi izatea eta lehenbailehen hastea komeni da, dena ezin hobeto edukitzera itxaron gabe…

 

Ondo egin dituzuen zein gauza gomendatuko zenituzkete?

Startup bat sortzerakoan, negozioa menderatzen edo ondo ezagutzen den sektore batean oinarritzea gomendatuko nuke, betiere sektore honek etorkizunera begira benetako potentziala baldin badu. Ordu asko ematen dira horretan lan egiten eta arriskua oso altua da. Hortaz, egiten duzuna ondo ezagutzea eta atsegingarria izatea oso beharrezkoa da.

 

MADIT 3d METAL

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik