Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

16/09/21

noticia

Klomos sortu da, IoT kudeaketa integralerako sektore anitzeko plataforma

2015ean, Industria 4.0 kontzeptua nonahi entzuten hasi zenean, Marta Aranak, Alberto Blazquezek eta David Montoyak D & A Innovative Systems enpresa teknologikoa sortu zuten, enpresei Gauzen Interneterako (IoT) trantsizioa erraztuko zieten irtenbide digitalak eskaintzeko asmoz. Domotika oinarri hartuta, sortzaileek esperientzia eta aurreko proiektuak baitzituzten arlo horretan, teknologia multzo hori aplikatzea erabaki zuten, bezeroak Industria 4.0 eta Smart Cityn kokatzeko, eta, horrela, makinen kontrola eta zerbitizazioa, produktuen eta proiektuen digitalizazioa, hirietako eraginkortasun energetikoa edo eraikuntza adimendunak bermatzeko.

Gaur egun, sei urte geroago, IIOT (Gauzen Internet Industriala) plataforma propioa atera dute: 'Clomos', edozein sektore eta jardueratara egokitu daitekeen irtenbide digitala, pertsonalizagarria gainera, enpresek gehien interesatzen zaien informazioa eskura dezaten. "Plataforma berriak enpresaren edozein aktiboren jarraipena egiten du, era guztietako sentsoreetara eta merkatuko sistemetara konektatuz, askotariko komunikazio-bideei esker. Horrela, erabiltzaileak sarera konektatuta dituen bere gailu guztiak nola funtzionatzen duten jakin dezake, eta emaitzen arabera erabaki estrategikoak har ditzake", azaldu du Marta Arana D & A Innovative Systemseko CEOak.

Teknologia bera ez ezik, bildutako datuen kudeaketa ere pertsonalizagarria eta moldagarria da, bistaratzeko panelak erabiltzailearen irizpideen arabera konfiguratu baitaitezke, eta horrek, Aranaren arabera, "aktiboekiko interakzioak errazten ditu, enpresaren beharren arabera menuak eta panelak sortuz". "Teknologiaren izaera moldagarri eta pertsonalizagarria eta kudeaketa-plataformaren sinpletasuna direla eta, jauzi teknologiko hori enpresa txiki eta ertainen eskura dago, eta ez soilik enpresa handien eskura, hori funtsezkoa baita egungo enpresa- eta industria-ehunean", gaineratu du D & A-ko CEOk.

Zerbitizazioaren, 4.0 industriaren eta Smart cityarenaldeko apustua

Bizkaiko enpresak erabiltzen duen teknologiak aplikazio ugari ditu, ez bakarrik industriari dagokionez, baita hiri adimendunei dagokienez ere. Industriaren ikuspegitik, D & Ak zerbitizazioaren aldeko apustu sendoa egiten du. "Lehiarako abantaila lortzeko har daitezkeen mila estrategien artean, zerbitizazioa da manufaktura-enpresaren arma sekretua", Aranaren esanetan. "Datuek eta ikaskuntza automatikoak aktiboak kontrolpean izaten, erabaki hobeak hartzen eta erreakzionatzeko gaitasun azkarra izaten laguntzen dute. Informazio digitalari esker eta zerbitizazioaren alde eginez, negozioaren emaitzak optimizatu eta diru-sarrera berriak sor ditzakegu, kostuak optimizatu, bezeroari esperientzia berriak eskaini...Horrela, teknologia digitalak aplikatzean balio erantsi bat emateko gai gara", zehaztu du.

Hiri adimenduna da teknologia mota horrek aukeren leiho handi bat zabaltzen duen beste alorretako bat, hala dio Marta Aranak: "IoT-a hirietan sartzea hain da garrantzitsua, eta hainbeste etorkizun du, ezen Smart City-ek ia entitate propioa baitute, erabat bereizita tratatzeko modukoa". Egia esan, hiri-altzarietan digitalizazioa (sentsorika) sartzeak funtsezko alderdiak kontrolatzea ahalbidetzen du, hala nola energia-efizientzia, trafikoaren kudeaketa eta bide-segurtasuna, airearen kalitatea, zaratak eta fluxuak edo eraikinen egiturazko osasun-egoera. Horrek guztiak mesede egiten die bai hiriari bai hirian bizi diren pertsonei, eta, azken batean, horixe da D & Ak xede duen ildoa: "Teknologien aurrerapena herritarren beharrak ezagutzeko behar den informazioa lortzera eta horiek asetzeko neurri egokienak definitzera bideratu behar da", azpimarratu du CEOak.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0,BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntzaprogramen bidez bultzatzen du. Aurkitu hemen eskuragarri dauden laguntza guztiak.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du

03/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa