Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

23/09/21

noticia

airea e-Learning, pertsonak eta erakundeak ahalduntzea gaitasun digitalen bidez

2016tik, airea e-Learning-en ikaskuntza-esperientzia digitalak diseinatu eta ezartzen dituzte hezkuntza-sektorerako, bai eta enpresa eta erakundeetarako ere, horiek eta haietako kideak ahalduntzeko, gaitasun digitalen bidez. Ikaskuntza-esperientzia horiek hanbat motatakoak dira: plataformak administratzea eta ezartzea, ikastaroak eta erabiltzaileak kudeatzea, neurrira egindako ikastaroak eta edukiak sortzea edo beste prestakuntza-talde batzuk prestatzea. "Aholkularitza artisaua gara, gertukoa eta pertsonala. Kasu zehatza baloratzen dugu, eta gure bezeroen beharrera eta errealitatera egokitutako proposamenak diseinatzen ditugu, prozesu osoan lagunduz eta arreta pertsonalizatua emanez", azaldu du Patricia García Motak, airea e-Learningeko kideak eta e-learning delakoan adituak.

Horretarako, Innolab ingurunean sortutako elkarte gazteak metodologia propioa du, IDIKE edo Ingurune Digitalean Ikasketa Kolaboratiboa eta Esanguratsua izenekoa. "Ingurune digitaletan prestakuntza proposamenak diseinatzen, garatzen eta ezartzen 10 urte baino gehiagoko esperientziaren emaitza da", adierazi du Garcia Motak. Emaitza horren helburua baliabide digitalek ematen dituzten aukerak maximizatzea da, parte-hartzaile eta prestakuntza-talde bakoitzari jarraipen eta erantzun espezifikoa emateko, espezialistaren arabera, "metodologia honek aurrez aurreko prestakuntza-proposamenen aldean balio erantsia gehitzen du".

Garcia Motaren esanetan, "erakunde askok badakite ingurune digitalak ikaskuntzarako potentziala duela, eta beren baliabideekin esplora ditzaketen aukerei buruz hausnartu behar dute". Beraz, airea e-Learning-ek aholkularitza ematen die ikastetxeei, enpresei eta erakundeei, kasu bakoitzaren potentziala ustiatzeko. "Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan aritu gara, adibidez, erakundean lan egiten duten langileentzako harrera-prozesuarekin eta berdintasunaren inguruko sentsibilizazioarekin lotutako ikastaroak diseinatzen eta sortzen; edo, antzeko kasu bat, baina sektore publikoan, VISESAn barne-prestakuntzarako pilula desberdinak sortzen", azaldu du e-learningeko espezialistak.

Bizkaiko elkarteak garatutako ikastaro eta prestakuntza guztiek UNESCOren Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzen laguntzen dute, "irakasleen ongizatean eta, ondorioz, eskolako kalitatearen hobekuntzan eraginez", Garcia Motaren esanetan. "Gure garapen guztiek informazioaren eta komunikazioaren teknologia erabiltzeko eraginkortasuna bilatzen dute, eta, bai eta ikasten emandako denboraren eta ikaskuntza horrek profesionalaren eta erakundearen garapenean duen emaitzaren arteko oreka lortzea ere”, zehaztu du.

Horren adibide dira, besteak beste, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuko (UHEI-IVES) sailetako arduradunei emandako prestakuntza, ikaskuntza birtualerako gako tekno-pedagogikoei dagokienez, edo "Ingurune digitaletan irakatsi eta ikastea" prestakuntza-programaren garapena. Programa hori hiru pilulaz osatuta dago, eta hirurak erakunde bakoitzaren beharretara egokitu ziren, Ekainen (Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sarean) sartuta dauden erakunde batzuen birtualizazioari bultzada emateko.

Konpetentzia digitalak garatzeko lankidetza eta konpromisoa

airea e-Learning-ek lankidetzaren aldeko apustua egiten du, ingurune digitaletara egokitutako errespetuzko hezkuntza lortzeko, eta hala erakusten du Eskolak Konektatzen proiektuan: "conectandoescuelas.org ataria gidatzen dugu, Euskadiko eta Latinoamerikako irakasleen komunitateen artean sinergiak sortzen dituen proiektua, hain zuzen ere. Hezkuntza-eragileak batzen, ahalduntzen eta inspiratzen dituen sarea da, gizarte-eraldaketaren erronkan aurrerapausoak lortzeko. Irakaskuntza-gaikuntzako proiektu horrek hezkuntza-lehentasun globalak, testuinguru errealak eta estrategia zehatzak lotzen ditu, konektatutako ingurune digitaletatik", azaldu du Patricia García Motak. "Gure jarduera guztiak inklusioarekin eta teknologiarekin lotuta daude, hezkuntza sektorera bideratuta; eta jardunaldiak, kongresuak, online ikastaro tutorizatuak eta irekiak egiten dira bertan", gaineratu du.

Bilboko elkarteak etorkizuneko planen artean, nazioarteko federazioekin eta gobernuekin elkarlanean egingo diren proiektuak nabarmentzen dira, konpetentzia digitalei eta ikuspegi kritikoari buruzko ikastaroak sortzen jarraitzeko. Zentzu horretan, Airea e-Learning-ek azpimarratu duenez, "COVID-19ren ondoren teknologiari zentzua emateko une eta aukera garrantzitsu batean gaude, gure balioen zerbitzura benetan integratu ahal izateko, konektatzeko, telelana egiteko, hazteko, euskal enpresetan garenaren eta izan nahi dugunaren funtsa galdu gabe".

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0,BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza- programen bidez bultzatzen du. Aurkitu hemen eskuragarri dauden laguntza guztiak.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.