Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

28/09/21

noticia

Getxo Itsas Hub, Itsasoaren Industriaren eta Irristaketaren espezializazioa

Irailean Getxo Itsas Huben beste enpresa bat sartzearekin batera, kirol-zentro nautikoko lanpostu guztiak (18) beteta daude. Azken atxikimendua 2015ean sortutako Grunver ingurumen-aholkularitzarena izan da, bere proiektua da abian jartzea teknologia handiko itsaspeko zerbitzuak itsas munduarekin lotutako erabilera tekniko-zientifikoetarako, industrialetarako, ikus-entzunezkoetarako, turistikoetarako eta ingurumen-hezkuntzarako.

Getxo Itsas Hub Kirol Portuan dago.  Bizkaiko itsas industriaren garapenerako eta irristaketarako erreferente izan nahi du eta enpresa-ekosistema bat garatu nahi du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Sopelako Udalarekin, Bizkaiko beste udalerri batzuekin, unibertsitateekin eta sektoreko eragileekin lankidetzan. Iñigo Urkitza Sustapen Ekonomikoko zinegotziak gogorarazi duenez, "Getxok jarduera ekonomikoa sortu nahi du udalerrian, baita mikroenpresei lagundu ere, eta Itsasoaren Industriaren eta Irristaketaren espezializazio hori apustu estrategikoa da, eta dagoeneko emaitzak ematen ari da".

18 lanpostu ditu; horietatik %89 enpresek zuzendutako proiektuei dagozkie, eta %11 ekintzailetza-proiektuei. Proiektuen tipologiari dagokionez, %67 industria-proiektuak edo lotutako zerbitzuak dira, eta % 33 aisialdi-zerbitzuak.

Zentroak, halaber, jardunaldiak, topaketak eta bilera-guneak hartzen ditu ekosistema nautikoko enpresa eta proiektuentzat, nahiz eta Huben ez egon.

Getxo Itxas Hub

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=D7VIb39n9sE[/embed]

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/04/2024

noticia

Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa

Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.

26/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.