Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

04/10/21

noticia

Eusko Jaurlaritzak Osasunberriren apustua nabarmendu du, osasun-industrian 0 km kudeatzearen alde, sortzen ari diren arriskuen aurrean

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 27 erakundek, Basque Health Cluster eta ASEBIOrekin batera, OSASUNBERRI aurkeztu dute gaur goizean, 0 km-an osasunaren industrian berrikuntza eta inbertsioa sustatzeko eskualdeen arteko lankidetza-ekimena. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko sailburua izan dira ekitaldian.

Tapia sailburuak ekimenaren garrantzia azpimarratu du; izan ere, bat egitea du helburu kudeaketa hurbil, eraginkor, integral eta jasangarria lortzeko, osasunaren arloan sortzen diren arriskuen aurrean, adibidez, COVID-19ak sortutakoa.

Protagonistak zoriondu ostean, Tapiak gogorarazi du gainditzen ari garen pandemiak bizkortu egin dituela gure ekonomia eta enpresa sareak aurre egin beharreko eraldaketa handiak, lehiakor izaten jarraitu nahi badute. Klima-energia eraldaketaz, eraldaketa teknologiko-digitalaz eta eraldaketa soziosanitarioaz ari gara.

Tapiaren ustez, Osasunberrik, hiru eraldaketetako biri erantzuten die zuzenean: "Gaur elkarlaneko proiektu handi bat aurkezten dugu, non enpresek, zentro teknologikoek eta elkarteek beren esperientzia gehitzen duten, osasunaren balio-katearen alderdi guztiak hartzen dituen lantalde komun bat osatzeko. Berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta ekintzailetza osasunaren zerbitzura ".

Pandemiak lezio asko utzi ditu. Eta, zalantzarik gabe, horietako bat da gizartearen prestakuntzak eta gizartearen gaikuntzak duten balioa, larrialdi-egoeran bere burua hornitzeko.

 "Gure etorkizuneko industria-garapenak bereziki erreparatu beharko dio balio-kate berrien birdiseinuari –ziurtatu du Tapiak-; izan ere, coviden krisiak erakutsi digu tokiko hornitzaile baten faltak kate osoa geldiaraz diezagukeela une jakin batzuetan".

Osasun krisiak aukera handia eman dio osasun industriari. Egia da azken urteotan Eusko Jaurlaritzak hurbiletik begiratzen ziola Basque Health Clusterri, baina pandemia pizgarri handia izan da. "Sektore hasiberria dugula esan dezakegu, oraindik dimentsio txikia duena, baina balio handia emateko gaitasun handia duen sektorea da. Osasunberri adibide bikaina da ", esan du  Ekonomiaren Garapeneko sailburuak.

Proiektua bat dator Europarako berreskuratze-planean (Next Generation) jasotako helburu estrategikoekin, eta berrindustrializazioaren alderdiak azpimarratzen ditu, inguruko industria produktiboa suspertzea bilatuz; jasangarritasuna, "Km 0" ikuspegiari esker, ekodiseinua eta ekonomia zirkularrerantz orientatzea, eta digitalizazioa. Konektatutako eta hodeiko produktuak garatzeko lan egingo da, baita Big Data ustiatu eta eHealth bultzatzeko ere.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

25/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen